Ikertzaile batzuen arabera Euskal enpresa gehienentzat, India omen da interesgarriagoa.
http://tinyurl.com/35fzhu Nola ez, ekonomikoki azaleratzen ari diren herrialdentzat termino berria, n-garrena, "Chindia". Beste batzuk erabili izan dira "BRIC": Brazil, Russia, India eta China , "lau, bost, sei, .. asiar dragoiak": Hego Korea, Singapur, Taiwan, Hong Kong, Malasia, Tailandia, Filipinas, Indonesia, "NPIA": nuevos países industriales asiáticos, .... Indiari bueltatuz, aste honetan bertan, asteazkenean, Indiak eskaintzen dituen aukerei buruzko jardunaldia dago Bilboko Euskaldunan, Ibarretxe eta Indiako Enbaxadorea den Suryakanthi Tripathi anderearekin, eta "India, merkatu globalaren sartzeko enpresa harremanak gauzatu" izenpean. XVI.ean ibili ziren euskaldunak Indian, uste dut Xabierren hilobia edo/eta gorputza han dagoela, Goan. eneko El 18/03/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió: > Ana Agirre Industria sailburuak euskal enpresak bisitatzen diharduela > Mexikon, hasi dira Ordizian Andres Urdaneta kosmografoaren bosgarren > mendeurrena prestatzen. Urdaneta izan zen haize "kontraalisioez" eta Kuro > Shivo korronteaz baliatuz Amerika eta Asiaren arteko biderik bizkorrena > aurkitu zuena. Hau da, puntu biren arteko distantziarik motzena ez dela beti > lerro zuzena frogatu zuena. > > Euskaldunok sarri hitzegiten dugu gure modernitatea XIX. mendeko > industriaroaz hasi izan balitz bezala, ordurarte denok nekazari eta > arrantzale apal izan izan bagina moduan. Baina, Jose Antonio Azpiazu > historilariaren hitzetan: "El siglo XVI ha sido el más brillante de la > historia vasca". > > Euskal Herria osoak 400.000 biztanle baino ez zituen mende hartan, > euskalduna zen peninsulako "homo faberra", erremintarik eta armarik gehienak > euskal lantegietan ekoizten ziren-eta. Herri honek ez zituen Elkano, Legazpi > edo Urdanetaren pareko itsagizonik ustekabean eman, itsas-tradizioaren jabe > zelako baino; eta garai hartako euskal eskribauak eta merkatariak ez ziren > bat-batean sortu, gizarte alfabetatuaren fruitu baizik. Ez ahaztu gero, > Etxepare, Leizarraga, Loiola, Xabier, Garibay, Lopez de Isasi edo Juan de > Zumarraga ere mende berekoak direna. > > Caro Barojak esana da Euskal Herriak garai emankorrak izan dituela > "kanpora begira jarri denean" eta XVI. mendeko euskal gizartea mundura > irekitako gizartea izan zen. Etxepareren "euskara jalgi mundura" ez da > poesia hutsa, mundua deskubritzen ziharduen gizartearen aldarria baino. > Aipatutako merkatari, esploratzaile, idazle eta misiolari gehienek > zekizkiten laupabost hizkuntza eta, Patagoniatik Terranovaraino nahiz Nueva > Vizcayatik (Mexiko) Txinaraino, munduan barrena murgildu ziren. > > Ez gara askorik aldatu bostehun urteotan. Orain ere, gure enpresari, > komertzial, idazle eta misiolariak dira gure ordezkaririk nabarmenenak, > berriro ere Hego Amerika, Mexiko eta Txina tarteko. Iparragirrek arrazoi: > "eman ta zabal zazu munduan frutua". > > Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
