Coliseo parea garbia zegoen 11,30etan, eta Errebal kalea ere inpasablea zen
oinezkoendako! ORAIN, 21.50etan, oraindik lanean ari dira barruan!!
Explotatuta dauzkate ala???
josu

2007/3/22, Mikel Larreategi <[EMAIL PROTECTED]>:

Josu Mendicute(e)k dio:
> Inoiz ez dut ikusi obrerorik lanean orain ikusten ari naizen larritasun
> mailan. Harrituta naukate Coliseoko langileek. Azken hiru urteotan
> logelatik jarraitu ditut obrak eta denetarik ikusi dut. Barrutik hutsik
> zegoenean bi langile baino ez egotea, adibidez. Orain, kanpoan, jende
> piloa ikus dezaket: bost igeltsero espaloi zati bat presaka konpontzen
> (zelako garboa duten, sekula ikusi ez dudana), bi tipo igeltseroak
> kontrolatzen, bi Udaltzain (lehen aldiz ikusten dut etxe parean bi
> udaltzain 2 minutu baino gehiagoz, baina horretarako beste bi etorri
> dira eta hau idatzi dudanean lau Udaltzain daude, hortaz), Udal
> Brigadakoa dirudien tipo bat, 7 tipo (Coliseoaren atzean daude eta
> gehiago ezin dut ikusi) buzo naranja bat jantzirik, beste 5 dena
> superbisatzen, beste bat traktore txiki bat gidatzen, 2 furgoneta dadude
> eta horietako batetik beste 4 pertsona karga eta deskarga lanak egiten.
> Errementari-itxura duen beste bat agertu da. Merkatu Plaza atzean beste
> pare bat igeltsero ere badaude. Arkitetua eta beste tipo bat ere hasi
> dira hortik pasiatzen.
>
> Ah! Tartean orain ikus dezakedan emakume bakarra Udaltzain bat da.
>

Lurker batek esanda: Eguerdixan 27 lagun zeren Koliseo aurrekaldian eta
ondiokan Errekatxutik edurra kentzera pasau barik euan brigadia.


Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to