Inoiz ez dut ikusi obrerorik lanean orain ikusten ari naizen larritasun
mailan. Harrituta naukate Coliseoko langileek. Azken hiru urteotan logelatik
jarraitu ditut obrak eta denetarik ikusi dut. Barrutik hutsik zegoenean bi
langile baino ez egotea, adibidez. Orain, kanpoan, jende piloa ikus dezaket:
bost igeltsero espaloi zati bat presaka konpontzen (zelako garboa duten,
sekula ikusi ez dudana), bi tipo igeltseroak kontrolatzen, bi Udaltzain
(lehen aldiz ikusten dut etxe parean bi udaltzain 2 minutu baino gehiagoz,
baina horretarako beste bi etorri dira eta hau idatzi dudanean lau Udaltzain
daude, hortaz), Udal Brigadakoa dirudien tipo bat, 7 tipo (Coliseoaren
atzean daude eta gehiago ezin dut ikusi) buzo naranja bat jantzirik, beste 5
dena superbisatzen, beste bat traktore txiki bat gidatzen, 2 furgoneta
dadude eta horietako batetik beste 4 pertsona karga eta deskarga lanak
egiten. Errementari-itxura duen beste bat agertu da. Merkatu Plaza atzean
beste pare bat igeltsero ere badaude. Arkitetua eta beste tipo bat ere hasi
dira hortik pasiatzen.

Ah! Tartean orain ikus dezakedan emakume bakarra Udaltzain bat da.

Lanak egin ahal izateko elurra kentzen ari dira, mangera batez. A ze nolako
erritmoa!! Eta horrela behar du izan, bihar estreinatzea erabaki badute...
egia esan ez dut ulertzen nola ibili daitezkeen horrela inaugurazio
bezperan. Nahi dutenean badakizkite gauzak azkar egiten! Barrutik ikusteko
aukerarik ez dut izan 2005eko abendutik, eta hortaz ez dakit zelan dagoen,
ea norbaitek botatzen duen hona zeozer. Kanpotik behintzat justu-xamar
ibiliko dira. Zementoak 24 ordu behar izaten dituela daukat entzunda, eta
daukagun eguraldia eukita ez dakit nahikoa izango ote den. Tira, arduradunek
kalkuluak eginda eukiko dituzte biharko den-dena prest izateko, baina
hainbeste urte itxaron ondoren itxarongo genituen egun batzuk gehiago!! Ah,
agian Ministrak ezin zuen? Bapo. Hala bada, ba oso ondo, ez naiz larrituko,
bihar pase VIPa behar da eta ez nik ezta Ustekabek ez dakagu halakorik.
Hortaz, gaitzerdi. Coliseoko langileak AHTa baino azkarrago dabiz, ez dakit
hori naturaren kontra ote doan, baina nere irakasle izandako
G.J.Palaziokesango zeban moduan: Uxala beti horrela balitz!

Korrika igandean helduko da Eibarrera. Coliseoa bihar helduko da, korrika,
Eibarrera.

www.blogak.com/josu/korrika
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to