Datu objetibuak:
1. Batasunak aukeria euki juan errekurtsuan alde botatzeko baiña ez juan
nahi izan, eta PPn eta PSEn alde botau juan.
2. Nekez esan leikek EAJ, EA eta EB Batasunan kontra zeguazela, horrek
esangura lajeukek-eta PP eta PSE alde zittuala.
3. Otegik pleno haretan EAJri (Ibarretxe) eskatu jetsan: errekurtsorik ez
aurkeztia baiña legia ez betetzia "injustua" zalako.
4. Otegik holako perlak esan jittuan: "El PNV es el único que cumple la
ley", "a la izquierda abertzale se nos ha acabado la paciencia política e
histórica" eta "para Batasuna es un honor estar fuera de la legalidad
española".
5. Ez dok argiegixa izan bihar konturatzeko Batasunak nahi izan zebala Eusko
Legebiltzarra eta espaiñiar legien arteko auzixa sortzia eta euskal
erakundiak amildegixan jartzia. Galdetu bestela Atutxa, Knorr eta Bilbaori.
6. 1977tik (Txiberta) honako historixia aztertu baiño ez daok konturatzeko
hori izan dala ETAn helbururik nausiñetako bat.
7. Nik dakidanez, atzenengo bost urtiotan hiru edo lau bidar publikatu dok
salaketa hau: Batasunak ez zebala errekurtsorik aurkeztu gura izan ETAk ez
zetsalako laga. Batasuna --beti edozein salaketan kontra sutsu erreakzionatu
arren-- kasu honetan beti mutututa geratu izan dok.
8. Bost urte geruago Batasuna inguruko jendiak berba egitteko jok pleno
haura sekula gertatu izan ez balitzok moduan.
Datu subjetiboak:
1. Bat natok hireaz. "Zenbat eta txarrago hobe" eta --nik jiñuat-- bide
batez erakundiak kolokan jartzen bajittuagu... hainbat hobe.
2. Oin Batasunak parte hartu nahi bajok, pentsau biharko juagu barriro
amaittu jakola --baiña aldrebes-- legez kanpo jarraitzeko "pazientzia
politikua eta historikua" eta, itxura danez, ohore bat dala, oin, "estar
DENTRO de la legalidad española".
3. Titulu politta barriro lege-barruan sartzen danian idatzi biharreko
artikulu batendako, ez dok?
Amatiño
-------------------------------------
Amatiñok:
> 2. Zergatik ez ete zeban nahi izan Batasunak errekurtsorik aurkeztu?
Ba...
orduan ez jakolako ETAri komeni. Eta ez da hipotesia.
Hire ideia (datua?) zer dok: "zenbat eta txarrago hobe"? edo konspirazio
makiabeliko haundixagoren bat?
Badakik, ez dakixanak itauntzen jok?
---------------
Bide batez, gaur goizian Hala Bedi irratixan, baina Lekeittiotik edo,
besteak beste berri bitxixak emoten, Ogrosabel, umien laguna, zirudixena
entzun juat. Izan zeikean?
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]