Gai honetan kontu bi dagoz. Lehen eta behingoz, Arraten salaketa: "PNV alderdixen legian kontra dagoela esan baina horren aurrian ezer gutxi egin dau". Eta, nere datuen arabera, Batasunak berak (nahi diran errezoiengatik) gitxiago egin dau. Egingo neuke posturia Arrate berak ez zekala horrenbeste daturen barri.
Bigarrena, zergatik Batasunak ez dau nahi izan gehixago egin? Eta Mixelek hipotesi bi azaldu dittu. Halandabe, nere ustez: 1. Gauza bat da Batasunak berak errekurtsorik ez aurkeztia, eta beste bat PPkin eta PSOEkin batera kontra botatu (ez abstenitu), PNVk, EAk eta EBk errekurtsoa aurkeztu nahi izana ebitatu eta, gaiñera, gero, eurei leporatu ez dabela ezer egin. 2. Zergatik ez ete zeban nahi izan Batasunak errekurtsorik aurkeztu? Ba... orduan ez jakolako ETAri komeni. Eta ez da hipotesia. 3. Oin Batasunari komeni ete jako hauteskundietan parte hartzia? Nere dudak dittut. Baiña iñork konbentzitu nahi banau, hementxe gero aukeria... Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de mitxel Enviado el: miércoles, 21 de marzo de 2007 17:34 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Ta alderantziz izan balitz? Amatiño(e)k dio: > Bapo Arrate, iritzia iritzi, zenbait datu zihatz: > 1. EAJ-PNVk Alderdien Legearen kontra botatu zeban Kongresoan eta Senaduan. > 2. EAJ-PNVek, EAk eta EBk Alderdiaren Legearen kontrako errekurtsoa aurkeztu > zeben Eusko Legebiltzarrean. Hirurak aldeko botoa emon zeben. PPk, PSEk > eta... Batasunak, kontra. Eta Batasunari esker, Eusko Legebiltzarrak ezin > izan zeban errekurtsorik aurkeztu. > 3. Eusko Jaurlaritzak (hirukoteak) errekurtsoa aurkeztu zeban eta ez zetsen > tramitea onartu, legez "ez zalako parte afektatua". > 4. Parte afektatua Batasuna ei da. Baita Eusko Legebiltzarra be, baiña... Ez > batak eta ez besteak ez dabe errekurritu. > > Badakit, jakiña, EAJk ez dabela ezer egin (lotsagarrixa gero) eta Batasunak > ostera bere eskuan dagoan guztia egin dabela (gixajoa). Baina, galderatxo > bat besterik ez. Zergatik uste dozu zuk Batasunak botoa emon zebala PPkin > eta PSEkin batera, bere aldeko errekurtsoa ebitatzeko? > Niri ez didazu galdera zuzendu, baina hona etorri garenez, ba, ez dakit Batasunak zergatik ez zuen errekurtsorik aurkeztu, baina pentsatzen jarrita eta zuk argituko diguzulakoan hipotesi batzuk egin ditzaket: 1.- ez du epaitegietan konfiantza handirik 2.- lege hori beste bide batetik gaindituko zela uste zuen eta auzibideak lagundu beharrean beste bide horri trabak jarriko ziolakoan. Beharbada ez du asmatu (lotsagarrixa gero), eta bitartian Azkuna eta bere segidakoak (gixajoak) erosoago euren agintaldian. Mitxel _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
