http://www.twitter.com da Interneteko azken moda
joan den astean idatzi nuen blogean, eta gehitu dira zenbait euskaldun gaur Sustaturako idatzi dut, http://www.sustatu.com/1175024267 neu han nago, http://twitter.com/luistxo eta zerrenda honetako beste batzuk ere bai http://twitter.com/eastigarraga , http://twitter.com/jamoral ... Twitter da txataren eta blogaren arteko zeozer, eta zerikusia izan dezake (nere ustez) Leireren metralleta-mezu estiloarekin: mezu bakoitza, 140 karaktere gehienez, sms-en formatua. Galdera bati erantzuteko omen da Twitter: "Zertan zabiltza orain?" ba honetan, hartan... bueno, egia esanda, edozer kontatu dezakezu, 140 karakteretan bada. Doako sms mezuak bidaltzeko ere balio du, hemen azaldu nuen nola: http://www.mapamovil.net/manda-sms-gratis-via-web-con-twitter Eibarnautok: apuntatzen bazarete, gehitu euskaldunak zure *friend* sarera (ingelesez jakin behar apur bat ibiltzeko). Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
