Aurreko astian amaittu najuan Andu Lertxundin "Ihes betea" eta asteburuan 
hasi-ta-maittu, barriz, John Boyne irlandarran "El niño con el pijama de 
rayas". Ez jakek alkarreaz zer ikusirik baiña bixak gertatzen dittuk bigarren 
mundu gerran, Alemanian eta judixuen inguruan.
 
Anduna nobela ederra, sendua, heldua, luzia-edo, barriketa bakua... atzenian 
maldan behera egitten bajok be, nere eritxiz behintzat. Irlandarrana, ostera, 
xinplia, arin xamarra, laburra, umiendako moduko ipoiña, baiña sekulako 
amaieriaz. Bihar bada Anduna "hobia" izango dok, landuagua bai behintzat, baiña 
hogei urte barru Andunaz ez nok askorik gogoratuko eta arraixazko pijamadun 
mutikoaz ez nok sekula ahaztuko. Literaturian misterixuak.
 
Amatiño
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to