Txikia izateak ez du kritika-eza justifikatzen. Askok esaten dute Ezker
Batuari ezin zaiola kritikatu, nahiko egiten duela daukan errepresentazio
mailarekin. Ezker Abertzaleari askotan kritikatu zaio EZaren bandera izan
eta era positiboan aportaziorik ez egitea. Eibarko kasuan, EAJ-EA
koalizioari esan izan zaio kritika gutxi egiten duela, eta PSOEri dena nahi
duen moduan egiten duela, besteak entzun gabe. Udalgintzan PPri kritikarik
ez diot entzun (jeje).

Coliseoa eta kulturaren inguruan askotan kritikatu dut Udal Gobernua, inongo
lotsarik gabe. Ba oraingoan bere defentsan aterako naiz, eta aurkakoen
batzuen defentsan, baita. Ez dakit zer proposatzen duen Eibar Sortzenek
Coliseorako, baina pasa den astean Vocentoren medioetan azaldutako albisteak
irakurrita, arrazoia ematen diet: adarjotze handia egon da Coliseoarekin.
Kritika ezkorra izango zen, akaso, baina zentzuzkoa. Nik, oro har, nahiago
ditut kritika baikorrak. Baina hori ez da Ezker Batuak egin duena.
*http://tinyurl.com/2wf5fv*

Denbora luzez herriko kolektiboekin nolabaiteko elkarlanean ibili ondoren
Kulturarako Plan Orokorra onartu du Udalbatzak. Testua hemen:
http://eibar.org/181

Nire ustez, oso da anbiguoa. Baina gero hortik lan-ildo batzuk garatuko
dira. Hori onartu eta Coliseo Antzokia irekitzearekin batera Ezker Batuaren
proposamenari ez diot ez hanka ez buru ikusten. Nik dakidala, elkarteekin
harremanik izan gabe egindako proposamena, beste batzuei ideiak -eta
testuak!- lapurtuz eta, Maria Jose Telleria zinegotziaren esanetan, 122
bileretatik 41etan bakarrik parte hartu ostean. Ikus Noticias de Gipuzkoa:
*http://tinyurl.com/397vb7

*Pasa den astean elektoralismo eta minisitritisa kritikatu nituen, eta gaur
azaldu da etakitto!n:*
http://www.blogak.com/josu/ministritis

*Ezker Batuaren proposamena agerian dago hori bai dela elektoralismoz egina.
Txikia izango da, baina horrek ez du esan nahi gauzak edozein modutan egitea
onartu behar dugunik. Gobernuari kritikak egiteko arrazoiak badaude,
horrelako txorakerietan ibili barik. Telleriak dioena egia bada -eta hala
sinisten dut- lotsagarria deritzot 122 bileratik 41etara joan eta bertan
adostutako proposamen batzuk bere izenean aurkeztea. Kulturari aportazio
interesgarria. Udal gestioa ala politikeo merkea? Nahi nuke ikusi Bernardo
Atxagaren aurpegia kultur-proposamen hori iragartzen. Eibar Sortzenen
kritikak, lan gutxiago eta askoz zentzu gehiago.
Josu.


http://www.blogak.com/josu/propuestagestion
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to