Tagzanian nobedade txiki bat, marrak, bideak marrazteko aukera

1. Ibilbide bat egin daiteke, Enekok asteburuan korritutako maratoia bezala
http://eibar.org/blogak/prospektiba/542
http://www.tagzania.com/route/45594

2. Podometro moduan ere erabili daiteke, marrazten duzunak zenbat neurtzen duen 
esaten dizu eta (kilometro edo miliatan, hobespenetan aukeratzen duzun unitate 
sistemaren arabera)

3. Ibilbide bat ez den marra motak ere marraztu daitezke. Adibidez, fronte 
lerro bat
http://www.tagzania.com/route/46045 1937ko udaberriko Mola eta Francoren 
ofentsiba hasi aurretik marra...

4. Zehatz esanda, ez dago arearik egiterik oraingoz, baina gutxi gora behera, 
hasiera eta amaiera puntu beretsuko marra bat eginda, area bat lortzen duzu. 
Adibidez, Gernikan suntsitutako eremu urbanoa 1937an, 
http://www.tagzania.com/route/46095

Gerrako gauza batzuk markatu ditut hor. Horren harira, Durangoko bonbardaketaz 
prentsan irakurri dudan datu bat ezin sinestuta nabil, 15.000 tona bonba bota 
zituztela. Ezinezkoa, kiloak izan behar dute. 
http://eibar.org/blogak/luistxo/durangoko-bonbardaketa

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to