Pasa den astean proba batzuk egin nituen eta gustatu zitzaidan, oso erabilgarria. Josu.
2007/4/2, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
Tagzanian nobedade txiki bat, marrak, bideak marrazteko aukera 1. Ibilbide bat egin daiteke, Enekok asteburuan korritutako maratoia bezala http://eibar.org/blogak/prospektiba/542 http://www.tagzania.com/route/45594 2. Podometro moduan ere erabili daiteke, marrazten duzunak zenbat neurtzen duen esaten dizu eta (kilometro edo miliatan, hobespenetan aukeratzen duzun unitate sistemaren arabera) 3. Ibilbide bat ez den marra motak ere marraztu daitezke. Adibidez, fronte lerro bat http://www.tagzania.com/route/46045 1937ko udaberriko Mola eta Francoren ofentsiba hasi aurretik marra... 4. Zehatz esanda, ez dago arearik egiterik oraingoz, baina gutxi gora behera, hasiera eta amaiera puntu beretsuko marra bat eginda, area bat lortzen duzu. Adibidez, Gernikan suntsitutako eremu urbanoa 1937an, http://www.tagzania.com/route/46095 Gerrako gauza batzuk markatu ditut hor. Horren harira, Durangoko bonbardaketaz prentsan irakurri dudan datu bat ezin sinestuta nabil, 15.000 tona bonba bota zituztela. Ezinezkoa, kiloak izan behar dute. http://eibar.org/blogak/luistxo/durangoko-bonbardaketa Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
