Trebi: Hasteko, Ulsterren hartutako erabakixak bakea ekarri jok eta ondo daok. Uste juat hango eta hamengo kasuak diferentiak dirala baiña, halandabe, sarri Irlanda hartzen dogunez eredutzat, nik normalian erabiltzen ez diran konparaziñuak egin nahi izan jittuat.
Egixa dok Ulsterren abertzale irlandarrak hauteskundiak irabazten dittuen egunian Eireaz batera alkartzerik izango dabela. Baiña, horretarako 3.500 hildako bihar ete jittuen? Bape hildakorik barik be, hauteskundiak irabaziezkero... Bestalde, abertzale nafarrak oin dala 30 urte jakek EAEko hiru lurraldieaz alkartzeko eskubide berberori... hauteskundiak irabaziezkero. Zertarako, orduan, milla hildako? Horrez gaiñera, irlandarrak oin lortu dabena ez badok tontakerixia, zergaittik hartu izan jittuek tontakerixatzat Gernikako Estatutua, Konstituziño española eta LORAFNA? Ulsterrena "erdipurdiko autonomia urria" dala idatzi najuan. Dana relatibua dok, baiña benetan urrixa Nafarroako autonomixa maillan aldian. Ulsterreko polizia ez dala "guardia zibilla" diñok hik... Ertzaintza izaten amaittu leikiala... Zertan amaittuko dan ez jakixagu, baina imajinatzen dok hik oin dala 25 urte Ertzaintzan lehen promoziñuari ekin biharrian Eusko Jaurlaritzak guardia zibillen edo polizia nazionalen jestiñuaz arduratu izan baleu? Zer esango ete juen oin Irlandako erabagixa eredutzat jartzen dabenak? Ulsterreko polizia "unionisten" polizia zuan ointsu arte, eta IRAk polizia horretako 300 lagun hil jittuk. Ulsterreko polizian pareko, Nafarroan, ez dittuk trafikoko foralak, guardia zibilla edo polizia nazionala baiño. Horregaittik kostau jakok Sinn Fein-i horrenbeste polizia hori onartzia (batzuk esan juek "makurtzia"). Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: lunes, 02 de abril de 2007 13:03 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Irlanda, ametsen oilanda Amatinok:- Bagenekien, bai, noizbait bakeak etorri behar zuena, baina sekula ez genukeen gero pentsatuko hainbeste abangoardia, iraultza eta borrokaren bueltan, Nafarroaren autodeterminazioa UPNren eskutan geratuko zenik Trebik:> Nafarroako-Ulsterreko autoderminazioa "UPN"ren esku... edo "Sin Fin"erenean (zuek jakingozue nola idazten dan), hauteskundeak irabaziz gero... ez da tontakerixa. Ak:- eta, erdipurdiko autonomia urria... Tk:> "autonomia urria", autodeterminaziño eskubideaz, ez da automia urrixa. Ak:- abian jartzeko, Batasunak "goardia zibilari men egiteaz"... It:> "Guardia Zibilari" ez, Ertzantzari, euren agindupean gelditu leiken Ertzaintzari. Ez da iguala. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
