Ia, ahalik eta laburren, ni oso aittua ez banok be... 1. Egixa dok oin ez dala, teoriaz, ezer "berezirik" egin bihar Iparraldian eta Naparruan ETB ikusteko baiña, praktikan, ETBk mortalak eta bi egitten jittuk, batez be Naparruan, naparrek ezer "berezirik" egin biharrik barik ikusi deixen.
2. Indarrian daguan sistema analogikuaz, edozenbat "artisau-lan" lan egin leikek, mendi batetik beste batera errebotatu, eta seiñalian ia-ia nahi dan lekura eruan. Honela, leku batzuetan oso ondo ikusten dok, beste batzuetan erdipurdi eta beste batzuetan eskas baiña, txarrenian be, ikusi. Analogikuak ez jakak ixa mugarik (distantzia baten barruan) eta baten batek (gobernu naparrak, esaterako) mugak jarriko balittu be, ziharreko bidetik beti daok soluziñon bat. Dana dala, esan biharra daok, momentu honetan Foru Gobernuak zailtasunak jarri baiño, erreztasunik emon ez eta "ez ikusi" egiten dabela. 3. Sistema digitalian ez dagok erdipurdiko soluziñorik. Ikusi egitten dok (eta oso ondo) ala ez dok ikusten. Mugak jarri leikiazak, baiña horretara jarri biharra daok, mugak jartzeko erabaki ofizialak hartu behar dittuk. Eta muga jarri, pasua itxi. 4. Ez dok bardiña telebista lokalen eta autonomikoen kasua. Eibarren ez dok iñoiz Telebilbaorik ikusiko, ez Ermuan Teledonostirik, ez Debabarrenan Goienatelebistarik. Baina ez dok banatzailian erabakixa, telebista lokalari darixon baimena baiño, telebista lokalak lokalak izaten jarraittu deixen eta alkarri lehiarik ez egin. 5. ETBk ez jok arazorik izango Iparraldian, horretarako merkatuan bidia egin biharko jok eta, txarrenian be, hori diruaz konpontzen dok. Naparruan, ostera, izan leikek orduan indarrian egongo dan foru-gobernuak bidia egittia, ez ikusi egittia edo kontrako erabagi formala hartzia. Baiña 2010 urtian telebisiñuari muga formalak hartziari ekitia... Amatiño > Imanolek: > - Ia ba, klabean irakurtzen ez dakigunontzat : zergatik bai? zergatik > ez? zergatik txarragoa? zergatik hobia? Gaur egun, Hendaian edo Leitzan ETB ikusteko ez da ezer berezirik egin bihar, telebisiñua sintonizau, eta kitto. 2010etik aurrera, baina, Hendaiako TDT hornitzailien esku egongo dira, ala? Nik ez dakat TDTrik etxian, baina Euskaltel dakat. Eta Euskaltelekin (edo Telofonica-Trio, eta abar), ezin dozu aukeratu zer ikusi nahi dozun. Ermuan Telebilbao ikusten dabe, eta Elgetan GoienaTelebista. Eibarren, berriz, KTB eta Teledonosti. 2010etik aurrera, Hendaian nundik jasoko dabe Euskal Telebista? Zelan funtzionauko dau? Erabiltzailien esku egongo da katiak aukeratzia? Dana libre? Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
