"eta hori egingo balute larunbat gauetan izugarrizko ilarak izango zituztela 
atarian"

    - eta hori txarra izango litzateke? Ba ez, alderantziz, eurentzako bihar 
gehixago izango litzateke, baina zerbitzu hobia. Izan leike batzutan txantxetan 
doian bat agertzea, baina azkar igartzen da nor doian serio eta nor doian 
txantxetan. Eta ez ziran egongo "izugarrizko ilarak".

        it
  ----- Original Message ----- 
  From: Josu Mendicute 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Friday, April 13, 2007 8:24 PM
  Subject: [eibar] Alkoholemia proba boluntarioa


  Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea 
hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora 
dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia 
proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez, 
alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino 
gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan nengoela, 
zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen. 

  Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi. 
Arrazoia, makinak garestiak direla eta hori egingo balute larunbat gauetan 
izugarrizko ilarak izango zituztela atarian. Sei hilabetean behin makinak 
Bartzelonara eraman behar dituztela kontrolatzeko, eta hori garestia dela. 
Zerbitzu hori nahi duenak makina erosi behar duela esan dit, eta zalantzak 
banituen, kotxea ez ikutzeko. 

  Nik entzunda nuen nonbait -ez dut gogoratzen non-, zalantza izan ezkero 
poliziarengana jotzeko. Ja! Neri berdin zait zerbitzua ordaindu behar izatea. 
Gaur bezelako egunetan, ordainduko nuke. Ez legoke gaizki isunak jartzen 
dizkiguten horiek, kotxea hartu aurretik, esatea legearen ustez kotxea hartzeko 
moduan gauden ala ez. Udaltzainak esan dit nik jakin behar dudala gidatzeko 
moduan nagoen ala ez. 0,20 badaukazue, zerrendakide gehienok kotxea legez gida 
dezakezue. Nik ez, nahiz eta agian zuek bezain ondo egon... nere ustez kotxea 
hartzeko moduan nengoen, baina makinak zer esan zezakeen jakin barik geratu 
naiz. 

  Josu.



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to