Eta? Arrazoi hori ez zidaten eman, inondik inora.
Josu.

2007/4/16, bertoko <[EMAIL PROTECTED]>:

 Makinak  funtzionarioen  lekua hartu du  eta kontuan hartu aste horretan
udaleko langileen erdiak oporretan izan direla.

Bertoko



----- Original Message -----
*From:* Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]>
*To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
*Sent:* Friday, April 13, 2007 8:24 PM
*Subject:* [eibar] Alkoholemia proba boluntarioa

Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea
hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora
dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia
proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez,
alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino
gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan
nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen.

Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi.
Arrazoia, makinak garestiak direla eta hori egingo balute larunbat gauetan
izugarrizko ilarak izango zituztela atarian. Sei hilabetean behin makinak
Bartzelonara eraman behar dituztela kontrolatzeko, eta hori garestia dela.
Zerbitzu hori nahi duenak makina erosi behar duela esan dit, eta zalantzak
banituen, kotxea ez ikutzeko.

Nik entzunda nuen nonbait -ez dut gogoratzen non-, zalantza izan ezkero
poliziarengana jotzeko. Ja! Neri berdin zait zerbitzua ordaindu behar
izatea. Gaur bezelako egunetan, ordainduko nuke. Ez legoke gaizki isunak
jartzen dizkiguten horiek, kotxea hartu aurretik, esatea legearen ustez
kotxea hartzeko moduan gauden ala ez. Udaltzainak esan dit nik jakin behar
dudala gidatzeko moduan nagoen ala ez. 0,20 badaukazue, zerrendakide
gehienok kotxea legez gida dezakezue. Nik ez, nahiz eta agian zuek bezain
ondo egon... nere ustez kotxea hartzeko moduan nengoen, baina makinak zer
esan zezakeen jakin barik geratu naiz.

Josu.

------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to