Intxorta Atea eskulturaren inaugurazioa ikusi nuen atzo albistegietan. 
Nazionalistak, sozialistak, komunistak bildu zirela... ANV-ko batzuk ere han 
ziren, ez dakit gonbidatuak ala beren kasa joanak. Ibarretxe lehendakaria eta 
Ertzaintza inaugurazioan, eskaintza, komandante baten alargunari besarkada... 
Hori guztia oso duina, baina detaile batek harritu ninduen irudietan: Abade bat 
eskultura bedeinkatzen!!!!

- Ez dago errespetu gehiago erakusterik errepublikano ezkertiarrenganako?

- Estatu laiko bat gara, ala ez? Zer kristo egiten du abade batek instituzio 
publiko baten ekitaldi batean, ez bada erlijioarekin zerikusia duen gauza bat?

Iban Arantzabal, mesede pertsonal bat arren: eskulturaren kokapen zehatza 
jarriko zenuke Tagzanian? Mila esker.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to