Atzo, Espaloian egin zan ekitaldiaren aurkezpena egittia eskatu zoztan Patxi
Basaurik eta halaxe egin neban. Egitaraua kontau neban eta aittatu be bai:
"eskultura barrixan aurrian aurrezkua, lore eskaintza eta abadian
erresponsua be egingo dira. Ez dakit gudari danak kristauak ziran edo zer,
baiña..." Ibarretxek eta Miren Azkaratek barretxua egin zeben.

Dana dala, Ibarretxe inoiz baiño zintzuago egon zan nazionalistak,
sozialistak, komunistak, anarkistak... aittatuta. Behin eta berriz aittatu
zittuan.

Badakit aurrez egon zirala berakin berbetan kontu hau zala-eta.

Ekitaldi politta, ondo egindakua eta merezittakua, zelan ez.

Iban

Oh.: tagzaniakua nere kontu.





2007/4/20, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:


Intxorta Atea eskulturaren inaugurazioa ikusi nuen atzo albistegietan.
Nazionalistak, sozialistak, komunistak bildu zirela... ANV-ko batzuk ere han
ziren, ez dakit gonbidatuak ala beren kasa joanak. Ibarretxe lehendakaria
eta Ertzaintza inaugurazioan, eskaintza, komandante baten alargunari
besarkada... Hori guztia oso duina, baina detaile batek harritu ninduen
irudietan: Abade bat eskultura bedeinkatzen!!!!

- Ez dago errespetu gehiago erakusterik errepublikano ezkertiarrenganako?

- Estatu laiko bat gara, ala ez? Zer kristo egiten du abade batek
instituzio publiko baten ekitaldi batean, ez bada erlijioarekin zerikusia
duen gauza bat?

Iban Arantzabal, mesede pertsonal bat arren: eskulturaren kokapen zehatza
jarriko zenuke Tagzanian? Mila esker.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to