Enekok: <Interesgarria, Ortiz biktima kontzeptuaren aitorpen eta sozializaziori <buruz ari da.
-- Ortizen zutabea ondo dago eta zutabe guztiek bezalaxe, alor bat baino ez du aipatzen: Zutabegileak une jakin batean nabarmendu nahi izan duen alorra. Alor partziala, ez iritzi partziala (setakeria edo), iritzi mugatua baizik (espazioa). <Arazoa, hemen aipatu den bezala, "instituzionalizazioan" dago: <nor/nola katalogatzen diren "ofizialki" biktimak. Hor sortzen dira <arazoak. -- Ummm... ez dut nik uste terrorismoaren biktimen kasuan hori denik funtsezko kontua. Zenbat buru hainbat aburu eta zenbat biktima hainbat kasu, biktima bakoitza mundu bat da eta biktimen inguruan denetariko interesak, ikusmoldeak, iritziak eta jarrerak daude. Baina, laburtu beharraren beharrez, sakon-sakonera jo beharraren beharrez, nik uste gaur Euskalduna jauregian aitortu nahi izan dena zera da: Ez indarkeriaren errua (hiltzaileak ez dira bertan egon), isiltasunaren errua baizik (eta Euskaldunak egon diren gehienak isilik geratu ziren orain dela 10, 20 edo 30 urte). Imajinatu ezazue norbaitek aita, anaia edo laguna hil dizueela, eta zuen inguru guztia (lantegia, ikastola, eskilla-burua) mutu geratu dela. Inor ez zaizuela hurbiltzen, leprak jota geratu izan bazinate bezala. Imajinatu ezazue aita hil dutela, eta amak eta hiru seme-alabek ezkutuan, lotsaz, errudun giroan, Euskal Herritik alde egiten dutela gorpua eurekin daramatela eta Andalusiako jatorrira heldu eta, ezta han ere, inork ez diela kanposantura laguntzen. Imajinatu ezazue 20 urte lanean ari zaretela enpresa batean, eta halakoren batean zuekin lankide izan duzuen emakumeak bat-batean esaten dizuela: "Ba orain dela 25 urte ETAk nere aita hil zuen...". Nik ez dut hiru kasu horiek imajinatu beharrik. Hirurak nik neuk ezagutzen ditut-eta. Andu Lertxundik gaur esan duena zera da: "Barkatu". "Lo siento". Besterik ez. Euskalduna jauregian bildu direnen izenean eta behar baino dezente beranduago. Beste kontu bat da, gero, biktimen jarrera pertsonala eta biktimen erabilpena. Hori beste kontu bat da. Eta nik ez dut hori ukatzen. Baina dena ez da hori. Ezta, ene ustez, garrantzitsuena ere. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
