> > Arazoa, hemen aipatu den bezala, "instituzionalizazioan" dago: > > nor/nola katalogatzen diren "ofizialki" biktimak. Hor sortzen dira > > arazoak. > > > arazoa, hemen, untxiak esan bezala, zeinek agintzen duen da
Gizarte, erakunde edo talde sozial guztiek bere biktima, martirak, ... dituztela esan nahi nuen. Eta gizarte, erakunde edo talde horiek "ofizialki" izendatu eta "instituzionalizatu" egiten dituztela, bakoitzak bereak, normalean agintzen dutenek izendatuta. Gero, Ortizek zioen bezala, beharbada heroi bihurtzeko. Fenomenoa ez da hain berria eta dirudienez biktimologia ere ez, 1937 inguruan sortutakoa dela irakurri dut eta II. Gerra Mundialaren ondoren hartu omen zuen indarra: http://fr.wikipedia.org/wiki/Victimologie Zaila ikusten dut biktima, martir, heroi, ... unibertsalki "konpartituak" izatea, gehienetan bakoitzak bere taldeko biktima, martir edo heroiak omentzen ditu. Hor ikusten nuen adostasunerako arazoa. Agian badago, ez dut gaia larregi aztertu, baina ez datorkit burura adibide garbirik. Gerora aipatu den igandeko ekitaldi horrekin, ulertzen dudanez helburu xumeago zuen arren, alderdi batzuk, gehienek, bat egin dute, baina beste batzuk arbuiatu egin dute. Benetan zaila Lasa eta Urkijoren lana. Pellokeria, badakit. eneko _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
