Orain dela 10 urte inguruan aek antolatzen zeban karnabaletako pasakallian honen gainian egin zeban parodixia. Markanoren bertsuak kantatu zittuzten tartian. horren gaineko historixia be kontatu zeben aek-kuek baina nere memorixa eskasak ez desta larregi laguntzen. galdetuko detset aek-koeri ta igual zeozer gehixago aportau neike. Arrate
> > Beraz, Markanoren bertsuak eta 1930eko karnabaletarako atera zeben > konpartsa giro horrekin lotuta egon leikian? > > Kanta berri batzuek > dituguz atara > aitzen emoten gatoz > herri honetara. > Arioplanuan juateko > asmuetan gara > bihar urtetzen degu > Ameriketara. > > Hamahiru lagun gera > guztiok argiak > ez gaitu bildurtuko > hotzak ez euriak. > Bizirikan etortzen > bagera erdiak > kontauko dizueguz > guk hango berriak. > > Bihar urtetzen degu > guztiok aidian > ikusiko gaituzu > agurka bidian. > Ondo urtetzen besku > daukagun idian > ez gera etorriko > beste urte bian. > > Nueva Yorkera guaz > lehenengo runbuan > handik Brasileraino > berriz hurrenguan. > Gero Polo Nortera > hirugarrenguan > bazterra bilauko degu > badago munduan. > > Polo Norten ei daude > hain paraje baltzak > harako egin dituguz > aproposko galtzak. > Eskuetan harturik > galtzairuzko lantzak > galdu ez gaiezen han > hotzak edo hartzak. > > Aparatu hau eiten > urte bian lana > hortan gastatu degu > geure diru dana. > Biderako ere, berriz, > bihar degu jana > horreatik eskatzen degu > errialtxo bana. > > > > > Asier Sarasuak idatzi du: >> 1910-1920 inguruan hegazkin bat baino gehixago ibili zan Eibar inguruan. >> >> Uste dot sasoi haretan modan zeguala. Erakustaldixak eitten ziran, eta >> diru apur bat etara hegazkiña erakustiarren. >> >> Ojangurenen argazki baten hegazkin bat ikusten da, hegan, Casa del >> Pueblo gaiñian (eibarko tabernaren baten dago argazki hori) >> >> Beste argazki baten, Otolerdiko soruak agertzen dira, eta bertan >> hegazkin bat, piloto eta guzti. >> >> Asier >> >> >> >> >>> Bart Mitxelo Gorosabelek esan zestan "ba-daki-berak-zertarako" 1910ian >>> hegazkiñan hegataldi bat egon zala Eibarren. >>> >>> Nere papel eta liburuetan begiratuta, Antonio Iturriozen kontakizun bat >>> topau dot DURANGON egindako hegataldi baten barri emoten. Hau ez zuan >>> izango hik esaten heban zera, ezta Mitxelo? >>> >>> Ba ete daki beste iñok EIBARREN hegazkiñik ibilli ete zan? >>> >>> O. >>> >>> _______________________________________________ >>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] >>> >>> http://www.eibar.org/zerrenda >>> >>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >>> >>> >> _______________________________________________ >> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] >> >> http://www.eibar.org/zerrenda >> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >> >> >> > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
