Angel Markano hori areoplanua atera zaban kuadrillakua omen zan. Nik ez
nituen bertso guztiak bidali, eta beste bertsoetako batian Angel Markano
hori aipatzen da: "Angel Markano jauna degu pilotua". Bertsuok
"Markano'kin Ameriketara" izenburuarekin argitaratu izan dira (baita
"Ardurabakuen aeroplanua" tituluakin be bai) eta horregatik jarri neban
nik "Markanoren bertsuak" baina ez neban aditzera eman nahi berak
idatzitakuak diranik.
Bertsuen egilia Anbrosio Atxa "Itxaso" da, bestiak beste "Arragueta
kalian", "Hiru gizon ilustre" edo "Petra ta Maria" kanta ezagunen egilia.
oier.
Imanol Trebiñok idatzi du:
> Beraz, Markanoren bertsuak ...
Zein zan Markano bertsolari hori?
it
----- Original Message -----
From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, April 23, 2007 11:54 AM
Subject: Re: [eibar] 1910ko hegazkiña
Beraz, Markanoren bertsuak eta 1930eko karnabaletarako atera zeben
konpartsa giro horrekin lotuta egon leikian?
Kanta berri batzuek
dituguz atara
aitzen emoten gatoz
herri honetara.
Arioplanuan juateko
asmuetan gara
bihar urtetzen degu
Ameriketara.
Hamahiru lagun gera
guztiok argiak
ez gaitu bildurtuko
hotzak ez euriak.
Bizirikan etortzen
bagera erdiak
kontauko dizueguz
guk hango berriak.
Bihar urtetzen degu
guztiok aidian
ikusiko gaituzu
agurka bidian.
Ondo urtetzen besku
daukagun idian
ez gera etorriko
beste urte bian.
Nueva Yorkera guaz
lehenengo runbuan
handik Brasileraino
berriz hurrenguan.
Gero Polo Nortera
hirugarrenguan
bazterra bilauko degu
badago munduan.
Polo Norten ei daude
hain paraje baltzak
harako egin dituguz
aproposko galtzak.
Eskuetan harturik
galtzairuzko lantzak
galdu ez gaiezen han
hotzak edo hartzak.
Aparatu hau eiten
urte bian lana
hortan gastatu degu
geure diru dana.
Biderako ere, berriz,
bihar degu jana
horreatik eskatzen degu
errialtxo bana.
Asier Sarasuak idatzi du:
1910-1920 inguruan hegazkin bat baino gehixago ibili zan Eibar inguruan.
Uste dot sasoi haretan modan zeguala. Erakustaldixak eitten ziran, eta
diru apur bat etara hegazkiña erakustiarren.
Ojangurenen argazki baten hegazkin bat ikusten da, hegan, Casa del
Pueblo gaiñian (eibarko tabernaren baten dago argazki hori)
Beste argazki baten, Otolerdiko soruak agertzen dira, eta bertan
hegazkin bat, piloto eta guzti.
Asier
Bart Mitxelo Gorosabelek esan zestan "ba-daki-berak-zertarako" 1910ian
hegazkiñan hegataldi bat egon zala Eibarren.
Nere papel eta liburuetan begiratuta, Antonio Iturriozen kontakizun bat
topau dot DURANGON egindako hegataldi baten barri emoten. Hau ez zuan
izango hik esaten heban zera, ezta Mitxelo?
Ba ete daki beste iñok EIBARREN hegazkiñik ibilli ete zan?
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]