Oraindik norbait animatzeko edo, gaur ostirala hilaren 27a, arratsaldeko
20:00etan, "kontatu didate..." kontu-kontaketa saioa izango dugu Jokin
Azpiazuren eskutik.

Saioak helduentzat zuzendutako ipuin kontaketa, ahozko trasmisioaren
inguruko hausnarketak eta irakurketa dramatizatuak barnebiltzen ditu
musikaz lagunduta.

Kontaketa hau Topalekuan burutuko da, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa
aretoan, eta aldi berean Haritz Gisasola Izeta margolari eibartarraren
obrak egongo dira erakusgai.

Sarrera doan izango da.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to