Gaurko DVn, mezu kurioso bat Eibarko kultura ekimenen inguruan. Handik zati bat aterata:
"Creo que es necesario su puesta en marcha porque se está llevando a cabo una programación cultural que está contando con diferente éxito. Un obra como la Uroc que no alcance la presencia de 250 espectadores o un concierto como el de Fran Lasuen con poca venta de entradas exigen una planificación cultural con pocos espectáculos, pero de calidad constrastada, como se llevan a cabo en Ermua" Pertsona hau oraintxe enteratu da itxura denez (Coliseoa inauguratu denetik), kultur proposamenetara zenbat jende joaten den Eibarren. Horretarako balio izan du Coliseoak gutxienez. Baina gehien harritzen nauena da "pocos espectáculos, pero de calidad contrastada" egitea proposatzea. Hau da, pertsona honek primerako golak nahi ditu, ez infantiletako partido aspergarriak. Ipuruara joan eta Real Madrili golak sartzea Eibarko taldeak; zezenketak antolatu eta Rivera eta horiek etortzea eta ez segundako ez dakit zein; Portaleko eta Topalekuko artista ezezagunen erakusketak baino, Guggenheim bat egitea Eibarren; edo agian, Ermuara bezala, Manolo Escobar edo horrelako "figuras contrastadas" ekartzea. Eta hau orokorra da. Sarritan entzun izan dut "Eibarren ez da inoiz gauza interesgarririk ekartzen", eta askotan kontzertu interesgarriena da txikiena. Bestalde, handietarako kultura izateko, txiki asko ikusi behar direla garbi daukat, oinarriko futbol asko, infantilak, eta eskola kirola. Baina... horrelakoak gara. Horrelako gaien inguruan Udaletik eta politikarien aldetik ere izango duzue zer esan, ez? Aitor, Poxpolo, Bego, Marijose (harpidetuta egon ez arren seguru irakurtzen gaituzula tarteka), Mertxe eta konpañia, posta-zerrenda hau informazioa jasotzeko bai, baina aportatzeko ere! Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
