Bart eratu da, Helsinkin, Eurovision deritzan kanta lehiaketaren 2007ko
azken jardunaldia. Zeinek irabaziko eta, Serbiak irabazi. Bapo. Seguru gero
onena dela. Ez dut nik behintzat kontrakorik esango.
Nik esan dezakedana, ordea, zera da: denbora ez doala alferrik eta,
urtez
urte aldaketa nabarmenik ez sumatu arren, aldaketak sekulakoak izan direla
azken hogei urteotan. Hiru aldaketa nabari bai behintzat.
Lehen eta behingoz, azken jardunaldian parte hartu duten hogeita lau
Estatuetatik hamaikak ez zutela orain dela hogei urte kantatzerik izan. Eta
ez, jakina, kantaririk ez zutelako, ofizialtasunez Estatu ez zirelako
baizik. Alegia, Bosnia Herzegovina, Lituania, Ukraina, Armenia, Bielorrusia,
Mazedonia, Eslovenia, Georgia, Letonia, Serbia eta Moldovia. Zenbaitek
besterik uste edo esan arren, Mendebaldean ezezik Europan bertan ere mapa
politikoa etengabe ari da aldatzen.
Horrez gainera, ez dut nik baloraziorik egingo baina bai, ordea,
konstatazio hutsa. Orain dela hogei urte kantariek arrak ala emeak ziren. Ez
zegoen, itxuraz behintzat, bitartekorik. Barteko ekitaldia ikusi ondoren,
berriz, nik esango nuke --itxuraz ere behintzat--, hirugarren bidea ohiko
bi aukera klasikoak bezain ugariak dela Europako kantagintzan.
Eta, azkenik, orain hogei urte kantariek euren nazio-hizkuntzaz kantatu
ohi
zuten beti, batere salbuespenik gabe. Orain, ordea, merkatu globala edo
tarteko, ingelesa ari da nabarmen asko nagusitzen.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]