> Ez dakit lagunduko daben honek... Jaurlaritzako lagun bati eskatu eta  
> hauxe erantzun dosta:
> ---------------------------------------------------------------
> Gipuzkoa: Procedimiento de cambio de denominación oficial
> de municipios y entidades locales menores.
> El procedimiento está establecido en la Norma Foral 2/2003 (BOPV, 26  
> de mayo de
> 2003) y se resume en siete pasos fundamentales:


Eskerrik asko, interesgarrixa.
Baina irakorri dotenagaittik, herri, udalerri, kontzeju, auzo eta
abarrentzat da, ezta? Eskualdiak ez dittu aittatzen.

> Portzierto, Debabarrenekua ez dakit zenbat erabiltzen dan, 

euskeraz "Debabarrena" erabiltzen da, nik uste; "Deba Behea" baino
gehixago.
Erderaz, "Bajo Deba" gehixago.

Deklinaziñuana... danetik dago.
Normalian txarto deklinauta. "DebabarrenAko" eta ez "DebabarrEneko".

Googlen be, "DebabarrenAko" irabazle:
http://www.google.com/search?hl=en&newwindow=1&c2coff=1&q=debabarrenako&btnG=Search


> kulpa piskat euko dogu Goienakuok... herrixak erabiltzen dittu eta  
> adibide moduan 45 kandidaturi egin dotsagun elkarrizketak jarri  
> geinkez. Gehixenek erabiltzen dabe berba famosuoi. 

Dudarik ez, Goienak (eta Fagorrek :-) ) eragiñ haundixa euki dabena.

Baina esango neuke Debagoieneko herrixen artian batasun haundixa
izan dala beti. Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza-Aramaixo-Gatzaga
ixa-ixa herri bakarra dira. Euskeria be berbera dauke.

Bergara-Antzuola(-Elgeta) be, nahiko hartu-emon haundixakin ikusi izan
dittut beti.

Gure artian ez dago holakorik: Deba, Mutriku, Mallabixa, Eibar, Mendaro,
Elgoibar... bakoitxa bere aldetik ibili izan da askotan. Zer esanik ez
azkenaldixan, Eibar, Ermua...

Dana dala, egin pruebatxo bat Googlen.
Billau "alto deba" eta "debagoiena" :-)

Asier


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to