IƱaki Muruaren iritzi artikulu interesgarria dakar aste honetan
Argiak. Hemen ere komentatu izan dugu, kultura eta jaien inguruan
herritarren aldetik dagoen pasibitatea eta horren aurrean udalek
hartzen duten jarrera (zer da lehenago? arraultza ala oiloa?)

http://www.argia.com/argia-astekaria/2089/udalak-subkontratatu/osoa

Proposamen bezala botatzen duena polita ere, subkontratatzen hasi
ezkero, subkontratatu dezagun udala bera!

Aipatzen duen kasu bat ezaguna gertatzen zait. Lehengo urtean Gorriti
ekarri zuten Abontzako jaietara. Gorriti Zumaiarrak aizkolariak,
harrijasotzaileak eta "Gorritiren abereak" manejatzen ditu (ponyak,
astotxoak, oilarrak eta abar). Harrigarriena izan zen ia dena
gazteleraz egin zuela mikrofonotik, eta gainera igerri egiten zitzaion
ez zela gaztelaniaz batere ondo moldatzen! Jakinik gainera entzule
gehienak umeak zirela, absurdoa iruditu zitzaidan. Igual pentsatuko
zuen jaia koartel aurrean izanda Guardia Zibilen seme-alaba asko
egongo zirela...

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to