Uste dut noizbait komentatu dudala hemen Enaitz Iriondoren kasua. 2004ko
Aste Santuan ezagutu nuen Castañaresen (Errioxa). Ezagutu berri elkarrekin
joan ginen neska batzuk ezagutzera, beste lagunak ez ziren ausartu. Udan,
abuztuaren 26an heldu nintzen Castañareseko kanpinera. Gauerdi inguruan,
kanpineko sarreran nengoen lagun batzuekin solasaldian. Izugarrizko frenazoa
entzun genuen kanpin alboko errepidetik. Durangoko lagun bat irten zen
errepidera, eta bertan aurkitu zuen bere lagun Enaitzen gorpua, guztiz
apurtuta. Bizikletan zihoala kotxe batek harrapatu eta akabatu zuen.
Forenseek burmuinak eta gorpuaren zatiak jaso behar izan zituzten lurretik.

Kotxeak 160 km/h zeraman. Enaitzen gorpuari alkoholemia eta droga analisiak
egin zizkioten. Gidariari ordu t´erdi pasa ondoren egin zioten alkoholemia
proba, baina droga analisirik ez. Hortik bi urtetara familiari 20.000 euro
eskatu dizkio, kotxearen konponketak eta konpondu bitartean erabilitako
alokairuko kotxea ordaintzeko. Ez dakit zein den hitzik egokiena hau
deskribatzeko. Baina guztiz indignantea da.

Telebistako erreportaje bat sartu dute YouTuben, baina 5 bideo dira. 5
helbideak ematea baino, blogean elkartu ditut. Norbaitek 25 minutu badauzka
honetarako... hau da helbidea:
http://www.blogak.com/josu/enaitz-iriondo

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to