Hogeitaka pertsona saiatu ziren atzo, Balmasedan, Jose Luis Bilbao
Bizkaiko
Diputatu Nagusia eta Iñigo Urkullu BBBren lehendakaria astintzen. Ez zen lar
liskarrik jazo Bilbao eta Urkullu ez zirelako bakarrik joan, euren
laguntzaileek babestu zituztelako eta alde egiten asmatu.
Ez da informatuegia izan behar jakiteko horrelako ekintzak ez direla
goizeko hamar t´erdietan ustekabean eta beroaldian gertatzen, norbaitek eta
bezperan erabaki duelako baino. Denok dakigu kale-borrokak ez duela "por
libre" funtzionatzen, zenbait aginduren arabera baino. Anoetako espiritua,
antza.
Gertatu ere Balmasedan gertatu zen, Ibilaldian. Beti ere erasoa eraso
da,
plaza irekian, kale-bazterrean zein eliza-atarian, baina euskararen onetan
deitutako jaialdian gertatu izanak baditu bereak. Euskarak euskaldun guztiok
biltzen omen gaitu eta irizpide politiko ezberdinak leuntzen. Gora gu ta
gutarrak eta gainerako letania euskaltzale guztiak baina, hori bai, "guri
komeni bazaigu astinduko zaituztegu edonon, aberriaren izenean gainera,
arrazoia nork duen batere zalantzarik izan ez dezazuen".
Aberriaren izenean inor astintzea ez da berria. Manuel Irujo nafarrak
(1891-1981) esana da, atzo Balmasedan astintze-lanetan jardun gura izan
zutenak jaio aurretik: "El nacionalismo basado en los derechos de la persona
humana es democracia; el nacionalismo que prescinde de ellos es fascismo, no
importa su enunciado". Ez dakit nafar erromantzez esan zuenez balio ote duen
baina ulertu... ulertzen da.
Segurutik atzoko Balmasedako koadrilakoek superabertzaletzat izango dute
euren burua. Baina Madrilen eta "Fuerza Nueva"koak balira, ostera, matoi
hutsak. Ba, horixe.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]