Bizkai-Gipuzkoetan guztiz hedatua, Iparraldean arrotza eta Nafarroako zati batean normala zela esan dut lehen. Nafarren arteko isoglosa hori (hizkuntz ezaugarri jakin baten muga zehatza) nondik nora doan jakin nahian hango lagun jantzi bati idatzi diot, eta horra haren erantzuna:

"Egin" gure mendialdeko parte handi batean erabiltzen duk -ez bakarrik
Sakanan-, eta bertze zati batean ez. Muga non den zehaztea ez duk hain
erraza, zenbat eta ekialderago, gutiago adituko duk. "Esan" erraten duen
Nafarroan "egin" erabiltzen ditek beti (Sakana, Larraun, Leitza,
Goizueta, Basaburua...). "Erran-aren" erresuman, berriz, "egin-ek"
sarrera egiten dik Bortzirin, Beran eta Lesakan bai behinik-behin, eta
beharbada Igantzin eta Arantzan ere bai. Handik harata, egin-ik ez, oker
ez banago. Euskaldun berrien edo eskolan euskaldundutakoen artean ez
erabiltzeko joera duk nagusi, baina horien kasuan ez duk, hain juxtu,
"ekialdera begiratzeagatik".

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to