Antena 3en Nafarroako egoera politiko berriaz "informatu" dutenean, Patxi
Zabaletari bi erreferentzia egin dizkiote, lehenengo "el ex miembro de ETA"
esan dute, eta gero, "el ex batasuno Patxi Zabaleta". Informatiboetan
aurrera joan ahala, aurkezleak esan du, gutxi gora behera: "nos precisan que
Patxi Zabaleta, al que hemos nombrado como ex miembro de ETA, es ex miembro
de la Mesa Nacional de Batasuna", eta hau esaten zuen bitartean, aurpegi
xelebre bat jarri du, esaten bezela "pal caso... patatas".

Lotsagarria da, hasteko, ETA-Batasuna binkulu mediatikoa Españan. Batasunako
kideak etarrak badira, nahikoa arrazoi bada atxilotzeko. Eta ez badute
atxilotzeko arrazoirik, ez dira ETA-kideak. Beraz ixiltzea dute.

Eta lotsagarria, bigarrenik, enfasi gehiago egitea Patxi Zabaletaren iragan
politikoan gaur egun ordezkatzen duen Nafarroa Bai-ri baino. Baina
errealitatea mingarria zaie Espainian, eta asteburuan Nafarroak ez du "Sí"
esan, "Bai" esan du. Nafarroan ere badakite "Bai" esaten. Bai etorkizun
demokratiko bati. Espainiar eskumak asumitu du nolabaiteko demokrazia, baina
bere baloreak ez ditu digeritu, oraindik.
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to