Josu, esan duzun ia guztian ados, baina joan den igandean Nafarroan 
botorik gehien izan zuen alderdia UPN izan zen, alde handiz gainera, 
bere kanpainan SI handi bat zekarrena.

xme

El 29/05/2007, a las 15:19, Josu Mendicute escribió:

>  Antena 3en Nafarroako egoera politiko berriaz "informatu" dutenean, 
> Patxi Zabaletari bi erreferentzia egin dizkiote, lehenengo "el ex 
> miembro de ETA" esan dute, eta gero, "el ex batasuno Patxi Zabaleta". 
> Informatiboetan aurrera joan ahala, aurkezleak esan du, gutxi gora 
> behera: "nos precisan que Patxi Zabaleta, al que hemos nombrado como 
> ex miembro de ETA, es ex miembro de la Mesa Nacional de Batasuna", eta 
> hau esaten zuen bitartean, aurpegi xelebre bat jarri du, esaten bezela 
> "pal caso... patatas".
>
> Lotsagarria da, hasteko, ETA-Batasuna binkulu mediatikoa Españan. 
> Batasunako kideak etarrak badira, nahikoa arrazoi bada atxilotzeko. 
> Eta ez badute atxilotzeko arrazoirik, ez dira ETA-kideak. Beraz 
> ixiltzea dute.
>
> Eta lotsagarria, bigarrenik, enfasi gehiago egitea Patxi Zabaletaren 
> iragan politikoan gaur egun ordezkatzen duen Nafarroa Bai-ri baino. 
> Baina errealitatea mingarria zaie Espainian, eta asteburuan Nafarroak 
> ez du "Sí" esan, "Bai" esan du. Nafarroan ere badakite "Bai" esaten. 
> Bai etorkizun demokratiko bati. Espainiar eskumak asumitu du 
> nolabaiteko demokrazia, baina bere baloreak ez ditu digeritu, 
> oraindik.
> Josu.
> <ATT1970026.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to