Bai, UFO ugari dauzkagu inguruan (OHE euskaraz :-) ), PUFO asko, eta Troiako zaldiarena barik, zalditeriaren laguntzaz. Interes eza nabarmena da, globala, globalizatua, eta ez Europarekikoa bakarrik. Indibidualkeria hutsal eta ustela, era globalizatuan kontzientziadun idibidualtasun bihurtzen den arte, horrela izango da gainera.
Atzo kasualitatez, Europako aurpegi bat ezagutu nuen Irunen, David Hammerstein eurodiputatuaren hitzaldia entzuten egon bainintzen. Europak aldaketa klimatikoaren gainean egin dezakenari buruzko zenbait gogoeta bota zituen, baita era lokalean, udal eta eskualde mailan, eta era indibidualean jarrai ditzakegun estrategiei buruzkoak ere. Zentzudun eta interesgarriak. Bloga ere badu tipo sinpatiko honek: http://www.davidhammerstein.com/ Europa gertutxoago ikustea komenigarria dela barneratu nuen, munduarentzat eredu izateko oraindik oso urrun gauden arren. Aurpegi ezagunak jartzea ondo dago, baina ez itxurakeriaz, gure politikan bezala. Morbo mediatikoa politikarekin nahasteak poliki-poliki aspertzea dakar. Horretara, oraintsuko hauteskundeetan botorik eman ez dutenak, kopuru soila zenbatuz, garaileak izan dira eta garaipen horren ordezkaritzarik ez daukate. Partehartze zabala eta pertsonen kontzientzia indibidualak pizteko mekanismoak sustatu ezean, antzera jarraituko dugu. Interes eza, interesdunek bultzatu dute. Proiektu eta ekimen askotan gainera, informazio eza eta propaganda izan dira gizarteratze bideak (esate baterako, AHT). Eztabaida identifikagarriak politikatik urrundu dira. Atzoko gaira bueltatuz, aitortu behar, klima aldaketarena aberatson bildurra dela. Afrika, Amerika eta Asiako herrialde pobreetan horren kezkarik ez dago, nahiz eta eragina igartzen lehenak diren. Eta hemen klima aldaketaz arduratzen gara, gose-egarriak hauek akatzen dituen bitartean. Baina guztia erlazionatuta dago eta bi arazook ere bai. Bata era bideragarrian konpontzen hastean, besteak ere konpontzeko bidea hasiko du, ezinbestean. Klima aldaketaren kontua era baikorrean ulertuz, akuilua da. Zorionez, eraldaketa garaian sartu garela uste dut, eta honek, norbanakoaren kontzientzian izan behar du hazia. Ernatu!! Asier Arregi Amatiño(e)k dio: > > *Jacques Delorsek esana: "Europa OVNI bat da", alegia inork > identifikatubako objektu hegalaria. Hain zuzen, komunikabideetan zehar > lantzean behin hegan egiten duen Europa ezezagun hori noiz arraio > lurreratuko den detektatzeko jardunaldia izan da Bilbon. * > > Ez dugu Europarik ulertzen, ez da-eta umetan erakutsi zizkiguten > modeluetako bat. Europa ez da estatua, ez estatubako nazioa, ez > naziobako erregioa... Orduan zer arraio da? Daniel Innerarityren > ustez, Europa da azken urteotako berrikuntza politikorik > handienetakoa, munduko demokrazia nazioanitz eta kulturanitzaren > laboratoriorik aurrerakoiena. Eta, Sarkozyk gustuko ez izan > arren, "globalizazioaren Troiako zaldia", Europa da-eta etorri > datorren gizarte globala eraikitzeko eredurik baliagarriena. > > Zelan hau jendeari ulertarazi? Hiritarrak kexu dira ez ei delako behar > besteko informaziorik. Datuek frogatzen dute, ostera, arazoa ez dela > informaziorik eza, interesik eza baino. Hau da, benetan nahi duenak > informazioa uholdeka duela. Interesa falta. > > Zergatik ote interes falta hori? Ba, Europa teleberrietan agertzen ez > delako; agertzen denetan agertzen den politikoa ezezaguna delako; > ezezaguna izateaz gainera identifikazio ideologikorik ez duelako; eta, > posizio-oposizio eztabaidarik ez denez gero, adierazpenek batere morbo > mediatikorik ez dutelako. > > Kontraesana nabarmena da: geure burua europartzat izan arren europar > politika atzerrikotzat dugu eta, gainera, Italiakoa edo Britainia > Handikoa baino arrotzagoa. Italiak eta Britainia Handiak, gutxienik, > aurpegiak dituzte. Europak ezta hori ere. > > Eta hau zelan konpontzen da? Ba... aurpegi ezagunak eta eztabaida > identifikagarriak jartzen. > > Amatiño > > > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > *Texto añadido por Platinum 2006:* > > Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un > mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente > vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM! > <http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_2886&SPAM=true> > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > ------------------------------------------------------------------------ > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
