Badakitt zer izango dan.

Gaur egunian, etxeko kubierto guztiak merke-merkiak eta inoxidabliak dira. 
Baiña antxiñan ez zan hala izango: aman etxian ba dagoz "ezdakit zerezko" 
tenedoriak eta zerak, kontuz ez bazabiz baltzittu eta ugartu egitten dirazenak. 
Kubiertua lujozko gauzia zanian (dotietan eruaten zittuen emakumiak, 
ezkontzian) ba ezingo zan edozer eta edozelan erabilli. Gaiñera ikatzezko sua, 
etabar...

Seguramente hau beste adibide bat da, gaur egunian sentidorik ez daken baiña 
ohitturaz mantentzen dirazen antxiñako usarixuena. 

Iñoiz kontau dotela uste dot. Gure amak, harrikua egitteruzkuan, palangana bete 
urakin aklaratzen dau dana. Bai, DANA, nahiz eta azkenian ura zikin-zikiña eta 
jaboiz beteta egon, eta aklarau baiño gehixago platera jaboi gehixagokin 
geratu. Eta ni sigur nago, hori, etxietan ur korrientia ez zeguaneko ohitturia 
dala (pentsau zenbat urte dan ura etxietara ekarri zala, 100 urte bai). 
Antxiñan, itturrittik ekarrittako urari etekin gehixena etara bihar izaten 
jakon, eta amak hala egitten dau ondiokan.

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to