Ba, nik etxian iñoiz ez dot holakorik ikusi. Egurrezkuak, kozinatzeko,
baiña gure amamak ez zeban holako berezittasunik. Eta hainbat zittuan, gero!
leire


2007/6/5, oier <[EMAIL PROTECTED]>:

Badakitt zer izango dan.

Gaur egunian, etxeko kubierto guztiak merke-merkiak eta inoxidabliak dira.
Baiña antxiñan ez zan hala izango: aman etxian ba dagoz "ezdakit zerezko"
tenedoriak eta zerak, kontuz ez bazabiz baltzittu eta ugartu egitten
dirazenak. Kubiertua lujozko gauzia zanian (dotietan eruaten zittuen
emakumiak, ezkontzian) ba ezingo zan edozer eta edozelan erabilli. Gaiñera
ikatzezko sua, etabar...

Seguramente hau beste adibide bat da, gaur egunian sentidorik ez daken
baiña ohitturaz mantentzen dirazen antxiñako usarixuena.

Iñoiz kontau dotela uste dot. Gure amak, harrikua egitteruzkuan, palangana
bete urakin aklaratzen dau dana. Bai, DANA, nahiz eta azkenian ura
zikin-zikiña eta jaboiz beteta egon, eta aklarau baiño gehixago platera
jaboi gehixagokin geratu. Eta ni sigur nago, hori, etxietan ur korrientia ez
zeguaneko ohitturia dala (pentsau zenbat urte dan ura etxietara ekarri zala,
100 urte bai). Antxiñan, itturrittik ekarrittako urari etekin gehixena etara
bihar izaten jakon, eta amak hala egitten dau ondiokan.

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to