ETAren sua piztian gaiñian tristura azaleratziaz gain, kontutxo bat ezker abertzaleko zerebroendako, zerrenda honetan, teorian behintzat, bagara batzuk eta. Proposamentxo bat, ETA nazio askapenerako erakunde militar sozialistia dan tamañan, egin deigun zerrendatxo bikotx bat, "zutabe" batian, nazio askapena eta sozialismua lortzeko bidian ETAren jardunari esker lortutako urratsak...eta beste zutabian, jardun bardiñari esker kontrako zentzuan lortutakoak, Espaiñiak nazio batu bezela eta PPk bere botere burrukan.
Ariketa hau oso didaktikua izan leike, azken hogei urtiak hartuta, edota etorri datozen hónek denboretarako. Honezkero, PPko askok bere burua Espaiñiako buruzagitzan ikusten dabe. Zalantza barik, erabakixakin pozixen daguan jende taldia izango da. Zutabietarako proposamenak: hipotetiko hutsa dan autodeterminaziño batek independentziarako eukiko leukian joera, eskubide hau lortu eta inguruko naziñuek onesteko aukerak, espaiñiarrek eta europarrek euskal naziñuaz daken eritzixaren eboluziñua (gure sedukziñua), PPren botuak han eta hemen, bozka abertzaliak Nafarruan, ezker abertzalian emaitza elektoralak treguakin eta tregua barik (edo armak utzita...), PP inguruko jendiak kontrolatzen dittuan bizkartzain enpresen irabazixak, guardia zibil, polizia, militar eta zipayo kopurua gure artian, eta gehixago... Oñarteko hau, ariketa hotza da, hor gelditzen dira, presoen egoera, alde bateko eta bestekoen sufrimendua, bildurra, gorrotuak, HERIOTZAK!... Baiña hau ariketa hotzau, militarra, armen erabilpenaren aukera eta eskubidia onartuta, biharrezkua da. Nahizta krudelak eta gehixenetan justifikaziño bakuak izan eta gaur egun, anakroniko, militarrek irabazteko estrategiak diseiñatzen dittue, artia dan gerran, ez, galtzeko. Nere aman osaba batek, Moskun nere aitxitxan arrebakin ezkondutako gizon puska maldrildarrak, espaiñiar gerrate zibila, II. mundiala eta Kubako Bahia de Cochinos bizi izan zittuan, abanguardian. Harek esaten zestan gerra artia dana, Hitlerren aurka sobietarrek erabilittako estrategiak azalduz, eta baitta eurak, abanguardiakuek "el gilipollas" egitten zebela ahal zeben onduen alkar erahiltzen, eskubidezko vodka erraziñua hartu ostian; gerratiak erretaguardian eta tablero osoko "xake partidan" erabakitzen zirala, ez frentian. ETAn agirixan "seduzitu" hitza agertzen zan kakotx artian, zutabe-zerrendetarako be aproposa, arma bidez lortutako nazio askapenerako proiektuak zenbat pertsona seduzitzen dittuan jarri leikez, eta zenbat urruntzen. Sedukziñua baiño, "abdukziñua" dala emoten dau, goittik behera norbere pentsamendu eta sentimenduak gainditzen dittuan aban-guardiak batzuri eragitten detsena. Aurreko guardia honi begira eta haren ezer eztabaidatu barik, kritika barik, loturik, askatzen dana, automatikoki "traidore" bihurtzen dalako edo. "Traidore" ez diran militante zintzuendako, izen abizenik ez dakan abanguardiako zerebroren batek jokatzen dau xake partidia, eta punto. Beste kontu xelebre bat, ETA eta Otegik tenore berdiñian, PSOE eta PNV prozesua haustearen errudun jartzia izan da, PP libre utzita, PPk kontrolatutako komunikabidiak zentzu horretan egindako ageriko lan eskerga baztertuta. Egin dittuen kulpa leporatziak alde batera utzita, zer pasatu dan argittu deixen nahi neuke, ETAk, gobernuak edo elkarrizketetako begiraliek. HIGIENE hutsa. Bi mahaixen kontua ipoña zan edo ez argitzia, ze puntura arte heldu diran adostasunian, ze puntutan ez, auzi politikotan sartu dan ETA, UPNk errepikatzen zeban bezela Nafarrua eztabaidatu dan edo ez, hainbeste urtetako elkarrizketak eta adostutako puntuak zeiñek eta zelan apurtu ditttuan, PNVren jarduna elekarrizketetan eta abar. Galdera ugari, ezjakintasun nabarmenaz, eritzi garbi bat garatu ahal izateko. Beste alderdixan, Zapaterok Gobernuak bakian aldeko ahalegin zintzua egin dabela diño, já! Ez dogu ba bakian eta euskal demokrazian aldeko ekintza españolik ikusi, bakarra be ez, zurrumurruak baiño ez. Aznarrek gehixago egin zittuan, egin zeban apurrakin, preso gitxi batzuk gerturatuz. PNVren kokapen geo-ekonomiko puztu eta desorekatuak be ez dau inungo konfidantzarik emoten. PSOEn aurrekarixak (GAL, hónek ez zeben iñor hil, ezta? zegaittik ez dira asesinuak edo ilegalizatuak?), PPren talanteak eta orohar gainontzeko partidu politikuen epelkerixek be, biderik ez dabe erakusten. Nafarroa BAI ikusten dot txukunen, bidian indarrak batu eta gehitzen, ez banatzen eta alderdikerixetan. Bittartian, arlo honetan be, nere eritziz, geruago ta jende gehixago dago, arrazoi falta barik akaso, pasau egitten dabena, tregua, atentaua, tortura, edo elkarrizketa egon. Konponbidea, gatazka, prozesu eta demokrazia hitzen errepikatzian errepikatziaz gogaittuta. Dana dala, aurrera biegiratu biharra dago, alkarrizketia, alkartzia eta alkar ulertziak bilatuz...eta euskal armarik eraginkor eta boteretsuena erabili ezkero horretan, euskeria, milla bidar hobeto. Asier Arregi Josu Mendicute(e)k dio: > "Euskal Herriaren defentsan, geroaren eraikitzean, erabaki irmoak > hartu behar diren bakoitzean iruzur egin izan dute" > Eta nire galdera da: ez al du ETAk azaltzen duen iruzur bera egin? > > "Eskuzabal eta elkarren ondoan." > Hori, hori... > > Nik ere diot berdina: en fin... > j. > > > 2007/6/5, Mikel Larreategi <[EMAIL PROTECTED] > <mailto:[EMAIL PROTECTED]>>: > > Denok esnatuko ginen albiste berarekin, baina bueno, hona hemen > Berriako > albistea eta ETAren komunikatua: > > > http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-06-05&orria=008&kont=007 > > <http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-06-05&orria=008&kont=007> > > > En fin, > > > Mikel > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > <mailto:[email protected]> > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > <mailto:[EMAIL PROTECTED]> > > > > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > *Texto añadido por Platinum 2006:* > > Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un > mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente > vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM! > <http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_2919&SPAM=true> > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > ------------------------------------------------------------------------ > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
