Ez dakit zoriontzeko modukoa den, Xabier, besteak beste oraindik lan piloa egiteko dagoelako eta arrakasta ez dagoelako inola ere ziurtatuta (eta auskalo zer gertatuko zaigun orain, gainera, eredu aldaketaren kontuarekin), baina eskertzen dizut dena den.
Uste dut eibartarrak.org-eko politburokoek konpondu dutela nire mezuen kontua (hau iristen bazaizue horren seinale izango da), eta aprobetxatuko dut nire mezua berriro ere hemen kopiatzeko, badaezpada, artxiboan nire izenean gera dadin sikiera. MEZUA: Gabon, lagunak. Ea taxuz erantzun dezakedan. Ramon Bajo herri ikastetxea (hori da izena, oraingoz, aldatzeko prozesuan baikaude) Gasteizko Alde Zaharreko lehen eta haur hezkuntzako betiko zentroa da. Duela bost urte A eredua eskaintzen zuen soilik; horren ondorioz, 1990eko hamarkadan zehar gero eta Alde Zaharreko biztanle gehiago hasi ziren haien seme-alabak auzotik kanpoko eskola eta ikastoletara eramaten (D edo B eredua eskaintzen zutenak; kasu batzuetan oso urrun, Duranara adibidez). Auzoan betidanik egon da ijito populazioaren portzentaia nahiko handia, eta 90ko hamarkadan zehar gero eta gehiago nabaritu zen Espainiatik kanpoko immigranteen presentzia (batez ere magrebtarrak; hegoamerikarrak gutxi dira alde zaharrean). Emaitza hauxe izan zen: eskola gero eta gehiago ghetto bat bihurtzen joan zen, horrenbeste ezen 2000ko hamarkadaren hasieran eskolan matrikulatutako paio autoktonoen portzentaia ez baitzen %5era iristen. Auzoaren osaera soziala, ordea, oso urrun dago banaketa horretatik (etorkinen kopurua ez da %20era iristen). Duela lau urte D ereduko lerro bat irekitzea lortu genuen guraso batzuek, 2 urteko gela batekin (Imanol gogoratuko da agian, urte horretan zalaparta dezente egon zelako udal haurtzaindegietan ez zegoelako lekurik eskaera guztiarentzako, eta sare publikoan 2 urtekoentzako 7 gela irekitzea lortu zen, horietako bat, D eredukoa, Ramón Bajon). Urte hartan ume gehienak paio autoktonoak ziren. Hurrengo urtean ikusi genuen bazegoela posibilitatea D ereduko lerro bat sortzeko, lehenengo 3 urtekoen gela bat haur hezkuntzan eta adinean gora egin ahala, eskola guztian D ereduko lerro oso bat sortzeko, Akoaren ondoan; guraso batzuk eskolako kontseiluan sartu ginen. Baina berehala konturatu ginen A eta D ereduen koexistentziak bazituela alde txarrak, eskola bitan bana zezakeelako, immigranteek (batzuetan hezkuntza saileko delegaritza berak "aholkatuta") umeak A ereduan matrikulatzeko joera handiagoa zeukatelako; bestalde, gure hausnarketa hauxe izan zen: immigranteen seme-alabek aukera gutxiago izango zutela etorkizunean lana topatzeko eta euskal gizartean integratzeko euskara falta bazitzaien, eta A ereduak ez zuenez euskalduntzen, D eredua zela benetan bultzatu behar zena denentzat. Proposamena egin genuen, eta eredu aldaketa osoa lortu genuen. Datorren urtean, adibidez, haur hezkuntza guztia D ereduan eskainiko da, lehen hezkuntzako 1. mailan A eta D ereduak eskainiko dira, eta 2.etik 6.era An eskaintzen da oraindik, baina urte batetik bestera A ereduko gela bat desagertzen joango da. Ijitoek eta immigranteek aldaketa oso ondo onartu dute (azaltzen zaienean berehala ulertzen dute: azken batean autoktono gehienek beren seme-alabentzako nahi dutena hautatu nahi dute haiek ere, eta autoktonoek D eredua hautatzen badute zerbaitegatik izango da.), eta arazorik gabe umeak eskolan matrikulatzen jarraitu dute. Kontua da lehenengo urte hauetan, nahiz eta 2, 3, 4 eta 5 urteko eskolak D ereduan eskaini, autoktono ez ijitoen seme-alaba oso gutxi matrikulatzen jarraitu dela gure eskolan, matrikula zertxobait igo bada ere. Hots, Alde Zaharreko biztanlegoaren gehiengoak (euskaldunak eta erdaldunak, baina "betiko" gasteiztarrak nolabait esateko) bere seme-alabak auzotik kanpo matrikulatzen jarraitzen dituela. Nahiz eta D eredua eta bertan eskaini. Atera genuen konklusioa erraza da: hemengo jendeari oso ondo iruditzen zaio immigranteen seme-alabek euskara ikas dezaten eta "integra" daitezen, baina nahiago dute haiek bakarrik integratzen badira, hemengoekin nahastu gabe alegia (hori posible balitz bezala). Datu bat: gure alaba nagusiaren gelan (gela "pionero" horretan) bertako paioen portzentaia %30era iristen da ozta-ozta; gainontzekoan atzerritarren seme-alabak dira; 4 eta 3 urtekoen gelan portzentaiak baxuagoak dira oraindik; 2koan (hor daukagu bigarren alaba) pixka bat altuagoak dira, hala ere, hobera egiten ari garenaren seinale. Horren guztiaren ondorioz, azkeneko urte hauetan lan dezente egin dugu gurasoen elkartetik, hezkuntza sailarekin, udaletxearekin, auzoko elkarteekin, ludotekarekin, kale-hezitzaileekin, Hala Bedi irrati librearekin, gaztetxearekin, unibertsitateekin, mugimendu sozial eta politikoekin, eskola aurrera ateratzeko, eta matrikulazio kanpaina zabala egin dugu. Pixkanaka ari da hobetzen egoera, eta datorren ikasturteko 3 urteko gela (haur hezkuntzako lehenengoa) ia beteta dago (orain arte gelak ez ziren betetzen, ez zegoen matrikula nahikorik), eta autoktonoen seme-alabak ia-ia %50 osatuko dute gela horretan: hots, norekin integratu izango dute atzerritarren seme-alabek (eta alderantziz). Baina oraindik urrun gaude auzoaren gizarte-osaketa errealaren banaketatik (esan bezala, ijitoek eta immigranteek Alde Zaharreko biztanleen %20a baino gutxiago osatzen dute). Gu pozik gaude eskolarekin. Gaur bertan gurasoen ikasturte amaierako festa egin dugu, ume guztiekin, ikastetxearen kanpoaldean (zona peatonala da gurea). Oso polita izan da; ikustekoa zen mahaia, mota eta jatorri guztietako pastelez beteta, eta umeak inguruan, eta giroa eta abar. Ikusgarriak izan diren bezala Korrika txikia, Santa Ageda edo San Prudentzio jaietan egin genituen "erromeriak", umeak baserritarrez jantzita, amak atzetik beren hijabekin, en fin. Ez dut samurregi jarri nahi, badakizue hau ez dela nire estiloa, baina gordeko didazue sekretua ezta? Bueno, barkatu mezuaren luzera, baina beharrezkoa iruditzen zitzaidan azalpen bat emateko. Edonola ere, informazio gehiago nahi baduzue, askoz ere hobeto eta txukunago azalduta aurkituko duzue Amelia Barquínek idatzitako artikulu hauetan (Amelia Barquín, badaezpada diot, nire emaztea da, edo, hobe esanda, ni naiz bere senarra): http://argia.com/argia-astekaria/2090/biharko-eskola-gaitasunak-lantzea-ardatz/eskola-inklusiboa-gasteizko-ramon-bajo-ikastetxea http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2007/02/23/opinion/d23opi5.559090.php http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20070410/alava/hija-aprende-este-centro_20070410.html Bueno, ba horixe. Besarkada bat Iban. > Zorionak Ibani. Zuzenean iristen bazaizkio, halaxe. Eta bestela, > Imanolen bitartez. > > x. > > El 10/06/2007, a las 0:26, Imanol Trebiño escribió: > > > > > Historia zoragarrixa. Ibanek problemak zittun berak zuzen gure > > posta > > zerrendara bidaltzeko eta neri bidali desta ni artekari izateko. Hemen > > dozue, merezi dau. > > Ima. > > > > > > Aupa, Imanol. Bidali dut erantzun hau eibartarrak posta zerrendara > > baina ez dirudi hartzen duenik; agian pixka bat tardatzen du, baina > > nik gogoratzen nuena (parte hartu dudan gutxietan) zen berehala > > heltzen zela mezua. Gertatu izan zait inoiz, nik irakurri zuenak > > irakurtzen ditut, baina bidaltzen ditudanean ez dira heltzen. Arazoren > > bat egongo da nire konfigurazioan, ez dakit. Horregatik, iristen ez > > dela ikusten ez baduzu, hemen behean doakizun testua zuk nire izenean > > zintzilikauko bazenu, biziki eskertuko nizuke. > > Ondo izan > > > > Iban. > > > > MEZUA: > > > > Gabon, lagunak. > > > > Ea taxuz erantzun dezakedan. Ramon Bajo herri ikastetxea (hori da > > izena, oraingoz, aldatzeko prozesuan baikaude) Gasteizko Alde > > Zaharreko lehen eta haur hezkuntzako betiko zentroa da. Duela bost > > urte A eredua eskaintzen zuen soilik; horren ondorioz, 1990eko > > hamarkadan zehar gero eta Alde Zaharreko biztanle gehiago hasi ziren > > haien seme-alabak auzotik kanpoko eskola eta ikastoletara eramaten (D > > edo B eredua eskaintzen zutenak; kasu batzuetan oso urrun, Duranara > > adibidez). Auzoan betidanik egon da ijito populazioaren portzentaia > > nahiko handia, eta 90ko hamarkadan zehar gero eta gehiago nabaritu zen > > Espainiatik kanpoko immigranteen presentzia (batez ere magrebtarrak; > > hegoamerikarrak gutxi dira alde zaharrean). Emaitza hauxe izan zen: > > eskola gero eta gehiago ghetto bat bihurtzen joan zen, horrenbeste > > ezen 2000ko hamarkadaren hasieran eskolan matrikulatutako paio > > autoktonoen portzentaia ez baitzen %5era iristen. Auzoaren osaera > > soziala, ordea, oso urrun dago banaketa horretatik (etorkinen kopurua > > ez da %20era iristen). > > > > Duela lau urte D ereduko lerro bat irekitzea lortu genuen guraso > > batzuek, 2 urteko gela batekin (Imanol gogoratuko da agian, urte > > horretan zalaparta dezente egon zelako udal haurtzaindegietan ez > > zegoelako lekurik eskaera guztiarentzako, eta sare publikoan 2 > > urtekoentzako 7 gela irekitzea lortu zen, horietako bat, D eredukoa, > > Ramón Bajon). Urte hartan ume gehienak paio autoktonoak ziren. > > > > Hurrengo urtean ikusi genuen bazegoela posibilitatea D ereduko lerro > > bat sortzeko, lehenengo 3 urtekoen gela bat haur hezkuntzan eta > > adinean gora egin ahala, eskola guztian D ereduko lerro oso bat > > sortzeko, Akoaren ondoan; guraso batzuk eskolako kontseiluan sartu > > ginen. Baina berehala konturatu ginen A eta D ereduen koexistentziak > > bazituela alde txarrak, eskola bitan bana zezakeelako, immigranteek > > (batzuetan hezkuntza saileko delegaritza berak "aholkatuta") umeak A > > ereduan matrikulatzeko joera handiagoa zeukatelako; bestalde, gure > > hausnarketa hauxe izan zen: immigranteen seme-alabek aukera gutxiago > > izango zutela etorkizunean lana topatzeko eta euskal gizartean > > integratzeko euskara falta bazitzaien, eta A ereduak ez zuenez > > euskalduntzen, D eredua zela benetan bultzatu behar zena denentzat. > > Proposamena egin genuen, eta eredu aldaketa osoa lortu genuen. > > Datorren urtean, adibidez, haur hezkuntza guztia D ereduan eskainiko > > da, lehen hezkuntzako 1. mailan A eta D ereduak eskainiko dira, eta > > 2.etik 6.era An eskaintzen da oraindik, baina urte batetik bestera A > > ereduko gela bat desagertzen joango da. Ijitoek eta immigranteek > > aldaketa oso ondo onartu dute (azaltzen zaienean berehala ulertzen > > dute: azken batean autoktono gehienek beren seme-alabentzako nahi > > dutena hautatu nahi dute haiek ere, eta autoktonoek D eredua hautatzen > > badute zerbaitegatik izango da.), eta arazorik gabe umeak eskolan > > matrikulatzen jarraitu dute. > > > > Kontua da lehenengo urte hauetan, nahiz eta 2, 3, 4 eta 5 urteko > > eskolak D ereduan eskaini, autoktono ez ijitoen seme-alaba oso gutxi > > matrikulatzen jarraitu dela gure eskolan, matrikula zertxobait igo > > bada ere. Hots, Alde Zaharreko biztanlegoaren gehiengoak (euskaldunak > > eta erdaldunak, baina "betiko" gasteiztarrak nolabait esateko) bere > > seme-alabak auzotik kanpo matrikulatzen jarraitzen dituela. Nahiz eta > > D eredua eta bertan eskaini. Atera genuen konklusioa erraza da: > > hemengo jendeari oso ondo iruditzen zaio immigranteen seme-alabek > > euskara ikas dezaten eta "integra" daitezen, baina nahiago dute haiek > > bakarrik integratzen badira, hemengoekin nahastu gabe alegia (hori > > posible balitz bezala). Datu bat: gure alaba nagusiaren gelan > > (gela "pionero" horretan) bertako paioen portzentaia %30era iristen da > > ozta-ozta; gainontzekoan atzerritarren seme-alabak dira; 4 eta 3 > > urtekoen gelan portzentaiak baxuagoak dira oraindik; 2koan (hor > > daukagu bigarren alaba) pixka bat altuagoak dira, hala ere, hobera > > egiten ari garenaren seinale. > > > > Horren guztiaren ondorioz, azkeneko urte hauetan lan dezente egin dugu > > gurasoen elkartetik, hezkuntza sailarekin, udaletxearekin, auzoko > > elkarteekin, ludotekarekin, kale-hezitzaileekin, Hala Bedi irrati > > librearekin, gaztetxearekin, unibertsitateekin, mugimendu sozial eta > > politikoekin, eskola aurrera ateratzeko, eta matrikulazio kanpaina > > zabala egin dugu. Pixkanaka ari da hobetzen egoera, eta datorren > > ikasturteko 3 urteko gela (haur hezkuntzako lehenengoa) ia beteta dago > > (orain arte gelak ez ziren betetzen, ez zegoen matrikula nahikorik), > > eta autoktonoen seme-alabak ia-ia %50 osatuko dute gela horretan: > > hots, norekin integratu izango dute atzerritarren seme-alabek (eta > > alderantziz). Baina oraindik urrun gaude auzoaren gizarte-osaketa > > errealaren banaketatik (esan bezala, ijitoek eta immigranteek Alde > > Zaharreko biztanleen %20a baino gutxiago osatzen dute). > > > > Gu pozik gaude eskolarekin. Gaur bertan gurasoen ikasturte amaierako > > festa egin dugu, ume guztiekin, ikastetxearen kanpoaldean (zona > > peatonala da gurea). Oso polita izan da; ikustekoa zen mahaia, mota > > eta jatorri guztietako pastelez beteta, eta umeak inguruan, eta giroa > > eta abar. Ikusgarriak izan diren bezala Korrika txikia, Santa Ageda > > edo San Prudentzio jaietan egin genituen "erromeriak", umeak > > baserritarrez jantzita, amak atzetik beren hijabekin, en fin. Ez dut > > samurregi jarri nahi, badakizue hau ez dela nire estiloa, baina > > gordeko didazue sekretua ezta? > > > > Bueno, barkatu mezuaren luzera, baina beharrezkoa iruditzen zitzaidan > > azalpen bat emateko. Edonola ere, informazio gehiago nahi baduzue, > > askoz ere hobeto eta txukunago azalduta aurkituko duzue Amelia > > Barquínek idatzitako artikulu hauetan (Amelia Barquín, badaezpada > > diot, nire emaztea da, edo, hobe esanda, ni naiz bere senarra): > > > > http://argia.com/argia-astekaria/2090/biharko-eskola-gaitasunak- > > lantzea-ardatz/eskola-inklusiboa-gasteizko-ramon-bajo-ikastetxea > > > > http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2007/02/23/opinion/ > > d23opi5.559090.php > > > > http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20070410/alava/hija- > > aprende-este-centro_20070410.html > > > > Bueno, ba horixe. Besarkada bat > > > > Iban. > > > > > > > Gasteizko Alde Zaharrean ("Centro Histórico" deitu gura detse > > oin) bada Ramon Bajo ikastola, edo antzeko izenaz. > > > > > > Bertan ikasleen zati handi bat etorkinak dira eta A ereduan > > ikasten > > dabe. Iban Zaldua eta beste batzuk ahaleginak egitten zeuazen hori > > aldatzeko: bertakoak be euren umiak han matrikulatu daixezen eta D > > eredua ezartzeko. Benetan eredu integratzailea lortzea zeben asmua, > > baina ez da erraza. > > > > > > Entzun dotenez D eredua bai ezarri da eta matrikulazioak gora > > egin dau, baina ez dakit zenbateraino bertakoak euren umiak han > > sartuta. Oso tema interesantea begitantzen jata. > > > > > > Iban, hor bazaoz, kontauko dozu zelan doan kontua? Ahal bada > > alderdi goxo, garratz eta mikatzak sartuta? > > > > > > Ima. > > > > > > > > > > _______________________________________________ > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > > > http://www.eibar.org/zerrenda > > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
