Luistxok:

<ene ba, ene ba... "como las almorranas, que se sufren en silencio"...
eskerrak neskak elkarrekin joaten diran komunera eta han elkarri
problema intimuak kontatzeko gauzak diran,

"Las niñas ya no quieren ser princesas", kantatzen zeban Sabinak.
Gutxienez 26 urte izango dira (41-15) komunera beste neska batekin ez noala. 
Neskak komunera elkarrekin joaten ginen mutilek komunean neurketak egiten 
zituzten moduan, aspaldi, beste garai batean.

Bakarrik ibiltzea ikasketa bat da.
Komunera bakarrik joaten gure txikiak, Oierrek, iaz edo ikasi zuen. Hala 
ere, oraindik abixatu egiten du: "amaaaaaa, kaka itxera noiaaa". Bale.

Nagusiak, Paulok, ikasi du kalean bakarrik ibiltzen, nahiz eta lagunekin 
geratu ez. Orain etxera bakarrik sartzen erakutsi nahi diogu, giltza emanez, 
baina oraindik ez du nahi. Ikasiko du etxeko giltza edukitzen eta etxera 
bakarrik sartzen.

Gogoan daukat gauza batzuk bakarrik egiten nola ikasi nuen, eta zelako 
larritasuna pasa nuen hasieran: kafe bat hartzera taberna batera bakarrik 
sartu nintzen lehen aldia (16 bat urte izango nituen), zinera bakarrik joan 
nintzen lehen aldia (Blue belvet, Rialton, salan hiru lagun geundela), 
ginekologora bakarrik joan nintzen lehen aldia, bidali batera bakarrik joan 
nintzen lehen aldia...
Bakarkako lehen aldi horiek ondo gordeta dauzkat, konkista txikitzat dauzkat 
bizitzan, eta orain ere, asko disfrutatzen dut zenbait gauza bakarrik 
egiten.

Luis, neskak orain komunera inorekin joatekotan, tabernan ezagututako tipo 
(edo tipa) batekin joaten dira. Demodé geratu da nesken  komuneko binakako 
komentarioa.

Elena 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to