> >Luis, neskak orain komunera inorekin joatekotan, tabernan ezagututako tipo >(edo tipa) batekin joaten dira. Demodé geratu da nesken komuneko binakako >komentarioa. > >Elena
Bale, komentarioa demodé dago. Barkatu. Ni, edozelan, konforme nago, jendea (andrakume ala gizaseme) komunera edo edonora bere kontutxoak esan edo egitera joatearekin. Problemak lagunekin komentatzearen alde nago. Talde terapiarekin eta binakako terapiarekin ados nago. Baita bakarkako auto-introspekzioarekin. Baina, mesedez, e-posta helbidez aldatzen bazara, ez joan psikoanalista argentinar batengana, ez mortifikatu zure gorputza zilizio batekin, ez negarrik egin Leire Narbaizaren sorbaldan. Metodo horiek onak izan daitezke beste kausa batzuetarako. Baina kontu horretarako, harpidetu zaitez berriro, edo jakinarazi zure problema zein den euskara naturalean. Eta kito. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
