>
>
> 
>    Euskara irakasle batek esan eustan eta egi antzean hartzen dot. 
> "Udaletxea" berba berez "udako etxea" dala. Hor nonon, herri baten, 
> aiuntamentuari "udaletxea" esaten zetsela, baino etxe hori justu "udako 
> etxea" zalako, "etxe txiki", "etxe zuri" edo "erdikoetxe" izan zeikean moduan.
> 
>    Horretara, igual hobe ez itsu-itsuan erabili hori. Nahi bada bai, jakina.

Horixe baietz. Etimologia anekdotikoa izan daiteke, baina den bezalakoa da, eta 
kitto, ez dago hor ez erabiltzeko aitzakiarik. Porlana esaten dugu Portland 
hiri amerikarrari lotutako marka komertzial baten ondorioz. Eta zer? "Salario" 
esaten da erderaz gatzarekin ordaintzen zelako sasoi batean ez dakit nortzuen 
jornala. Ze inporta dio gaurko soldatarekin gatzak zerikusirik ez badu ezta 
etxe jakin batek uda sasoiarekin? batere ez.

Uda gaur hasten da, portzierto.

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to