Andrian aitta Larrabetzuarra da. Bertan "hori" kolorea esateko "beilegia" 
diñue. Bueno, gutxi gora behera.

    Lehenguan Euskal Telebistan Patziku Perurenari koloreen gaineko 
elkarrizketa egin zetsen. Gaur, kasualitatez, koloreen gainean Martinez 
Lizarduikoak eta Txema Preziadok egin zeben liburuaren gaineko Berriako 
artikulu bat topatu dot gordeta apal batean. Azken batean zer aipatzen dabe 
iturri horrek aho batez? ba gaur egun erabiltzen dogun gama kromatikoa ez dala 
euskaldunok historikoki erabili izan doguna, ezberdintasun nahikotxo dagoela.

    Zer kontatu gura dot sarrera horrekin? Juan Antoniorekin (andriaren aitta) 
nebilela, halako batean aipatu zeban hor zeuan txano bat beilegia zala 
(zeharka, jakina, ez gehiarduen horretaz-eta). Niretako garbi zeuan txano hori 
laranja zala, ez beilegia-horia. Nolabait tema horretara bueltatu nintzan 
disimuluan -Juan Antonio konfunditu ote zan- eta garbi esan zeban ha beilegia 
zala.

    Guretako Euskalteleko txanoak (horixe zan-eta txano beilegi hori) laranjak 
dira, baina Juan Antoniorentzako, "beilegia" kolorearen barruan (eta ez dabe 
sekulan "horia" erabiltzen) bertan sartzen da horia eta laranja.

    Koloreen gaineko teoria horren demostraziñoa bertan nakan, edadeko 
"indigena" batek garbi azalduta.

        Imanol Trebiño.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to