Elena zuk gogora ekarri dozu Eskoriatzako hartaz gogoratu naiz idatzi nuela blogean, Goienkarian lanean ari nintzela. Zera esan zeban orduan: "Deigarria da minorista batzuk, Debagoienean eta progresiaren izenean, XIX. mendean Norteco Ferrocarrilaren kontra karlista zaharrak ziotena esatea. Sektore marjinal eta gutxiengoa dira, baina karlista zaharrek erabili zuten diskurtso berdinarekin dabiz gaur egun ere". Gehiago irakurtzeko hemen: http://www.goiena.net/blogak/marijo/27
Marijo
Message: 1 Date: Tue, 26 Jun 2007 10:28:00 +0200 From: "Elena Laka" <[EMAIL PROTECTED]> Subject: Re: [eibar] Txabarriren listoia To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
Ez naiz ni Txabarrik egindakoa aztertzen hasiko, ez baitut >ezagutzen
egindako lan guztia.
Ostera, irakurri eta entzun diodanetan, berba egiteko >moduan harroskoa oso
iruditu zait, bere moduan >pentsatzen ez dutenekiko errespetu faltarekin eta
prepotentzia puntuarekin: jendaurrean errietan egin die, >gogora
datorkidanez, Andu Lertxundiri, Eskoriatzako >alkateari, Bergarako alkateari; hirugarren pertsona >maiestatikoa erabili du erruz bere handitasuna >nabarmentzeko... Hori guztia, aitortu behar diot, oso >euskara onean. Horra hor aportazio inportante bat, eta >ironia barik diot.
Agintariak eta euskararen harira, egun hauetan GoienaTBn >ikusi ditudanean
Debagoieneko alkateak, hirugarren >egunean edo, konturatu nintzen normalak ginela: alkate >guztiek normal hitz egiten dute euskaraz, hau da, ondo,
hizkuntza normal batean biziko bagina bezala, bai hizkera >arruntean bai
alkate bati dagokion jasoagoan, eta >zirudienez, alfabetatutakoan.
Ikaragarri eskertu netsen hori.
Elena
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
