Barriro esaten jonat. Politikoeri egurra... konforme. Baiña hori esan ta gero, eta aitortu eta gero, eta onartu eta gero... nik uste jonat, apal-apal gero, gauza bat dala Administraziño Publikuak (hezkuntzarako, esate baterako) jartzen dittuan perfillak (funtzionario izateko eta bizi guztirako gaiñera) eta beste bat lau urterako jartzen dan pertsonia. Esate baterako, nik gura najeuken Arabako politiko guztiak euskaldunak izatia, baiña ni prest nagon ulertzeko hori ez dala oingoz bape erreza. Baiña, halandabe, uste jonat Arabako maixu guztiak euskeraz jakin biharko leukiela. Beste modu batez esanda, nik nahi najeuken Eibarko alkatia euskalduna izatia. Eta ez jonat ulertzen zelan ez daben hainbeste urtian ikasi. Baiña eibatarrok aukeratu jone. Nere ustez, askoz be kritikagarrixagua don Eibarko udaleko funtzionarixuen euskal politika urrixa, alkatian beraren ardurarik eza baiño. Baiña, jakiña, nere eritxixa don. Hik diñon: "Politikuak egin juen legia, eta gero eurak ez dittuk betetzeko gai". Nere ustez gauza bi dittun. Eta hik nahastu egitten dittun. Eta banajoian, juan egin bihar jonat eta. Amatiño
_____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de leire narbaiza arizmendi Enviado el: jueves, 28 de junio de 2007 11:58 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna Ez juak nahasten gauza bat eta bestia. Politikuak egin juen legia, eta gero eurak ez dittuk betetzeko gai. Sensibilidade eta errespetu falta ikaragarrixa dok. Ejenplua emon bihar juek. Batez be partidu abertzalietatik. leire 2007/6/28, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: Leirek: > Dana dala, lotsagarrixa begittantzen jata, gaur egun kargu politiko inportantiak erdaldun hutsak izatia: Eusko Jaurlaritzako sailburuak, hiriburuetako katiak, batzar naguzietako junteruak.... Gero langille xumiak burua apurtzen perfilla lortzeko. Lotsagarrixa! -- Aitzen jonat hik diñuana, baiña bihar bada perfillak nahasten dihardun: oposiziñoz lortu biharreko lanpostuak eta jendiak aukeratutakuak. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
