Zarauztik "hona" neri gertatua.
1. ETBren zuzendari nintzala. Kirol-talde bateaz erretransmisiño ordainketa
negoziatzen. Tokatzen jakona baiño gehiago eskiñi eta...
-- Horrekin ez dugu gure aurrekontua kubritzen...
-- Baiña ETB ez dago zuen aurrekontua kubritzeko...
-- Orduan kanpaña egingo dogu prentsan beste talde batzueri gehiago
ordaintzen detsezuela salatzen.
-- Baiña hori ez da egia... Hori biktimismo hutsa da¡
-- Badakigu baiña hemen bakoitza bere arazoak ditu eta guk gure kluban
interesak defenditu behar dittugu.
2. Industrian neguala, bitartekuanak egiten, Lehendakaritzak bialduta.
Kirol-talde batek zor haundixak zittuan. Esan jakon, laguntzeko modua
aurkitzeko lelengo bereiztu behar zittuela kirol-taldian jestiñu soilla eta
kirol-taldia finanziatzeko montauta zekezen txiringitu paraleloak.
Nabarmenegixa zan kirol-taldiak gastuak baiño ez zekazela eta txiringituok,
ostera, irabaziak baiño ez. Erantzun zeskuen ia nor giñan enpresa pribatu
baten barne-jestiñuan sartzeko, mehatxuka amaitu zeben, prentsan Eusko
Jaurlaritzan diru-laguntzarik eza salatu zeben eta gero jakin neban guri
esanbako dirulaguntza jaso zebela Diputaziñuan aldetik.
Garbi daguana da Barriuson erantzun horrek publiko potentzial haundixa
dakala.
Amatiño
-------------------------------
Gaurko DVn Barriuso presidentiari instituzinuen laguntziagaittik galdetu
detse:
Galdera: - Y las instituciones, ¿sabe cómo actuarán?
Erantzuna: - No lo sé, pero la manguera se suele cortar en Zarautz.
----------
1. Normala kejatzea eta gehixago eskatzia.
2. Jode!!! Kirol profesionalari ez zetsen diru publikorik emon, ez
Eibarri, ez Errealari, EZ INORI!!
Baina badirudi politikoek gehixenak tontuak garela eta zoratuta gaozala
fotballarekin pentsatzen dabela, eta fotballari dirua barra-barra emon behar
detsela uste dabela botorik ez galtzeko. Mesedez, ez gara tontuak!
it
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]