Niretzat gakoa ez da profesionala izatea ala ez. Kontua da jarduera bakoitza sustatzeko zer behar dagoen ikustea. Etxea denok erosi nahi (?) dugu, baina erakunde publikoetatik ez zaio mundu guztiari etxe erosketa errazten. Printzipioz behar handiena dutenenei zuzentzen dira alor horretako laguntzak. 100 miloiko txaleta erosi nahi duenari ez zaio normalean diru-laguntzarik ematen. Kirol eta kultura alorreko jardueretan ere irizpide bera erabili beharko litzateke. Jarduera horiek sustatzen eta diru publikoz finantziatzen baldin badira, gizartearentzat jarduera horiek "onuragarriak" direla pentsatzen delako izango da. Baina jarduera batzuk autonomia osoz funtzionatu dezakete diru-laguntzarik gabe, eta beste batzuk ordea zailtasunak dituzte laguntza horiek gabe dinamika normal bat aurrera eramateko.
Futbolak gaur egungp gizartean duen indarrak eta eraginak beste jarduerekiko oreka hausten du, eta diru-laguntzarik gabe ere indar handia izaten jarraituko luke. Beraz, nik behintzat ez dut ikusten inondik inora hori sustatzeko beharrik. Laguntzekotan nahi duten guztiek futbolean jokatzeko eskubidea izateko baliabideak jartzen lagundu beharko luke. Baina futbol profesionalak ez ditu helburu horiek eta gainera erakundeetatik jasotzen dituen diru-laguntzak erabat inmoralak diren soldatak ordaintzeko erabiltzen dira, beraz, goi mailako futbolak diru-laguntzak jaso behar baditu ez dakit zergatik ez diren txaletak erosteko diru-laguntzak ateratzen. Gaur eta hemen zinemagintzak ez du gaitasunik laguntzarik gabe aurrera ateratzeko. Jarduera hori egitea gizarte honentzat interesgarria dela erabakitzen bada (eta hori eztabaidagarria izan daiteke) bidezkoa litzateke diru-laguntzak bideratzea alor horretara. Baina hemen hollywood txiki bat sortuko balitz, eta aktoreek milaka miloiko soldatak kobratuko balituzte eta produktorek dirua barra-barra egingo balute ez luke zentzurik izango diru-laguntzarik ematea. Ez "behintzat kirola eta kultura sustatzeko irizpideekin. Beste kontu bat da industria bezal kontsideratu eta alor horretako laguntzak izango balira. Baina hori beste eztabaida bat da. Ala ez? oier. Eneko Astigarragak idatzi du: >> 2. Jode!!! Kirol profesionalari ez zetsen diru publikorik emon, ez >> Eibarri, ez Errealari, EZ INORI!! >> > Orduan ezta zinema profesionalari, antzerki profesionalari,... _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
