Lasai Oier, mafiosuak beste batzuk dira ta, nahizta "lasaixen" be, eurak 
dagozen.

Honi guztiari harrobi horren "gogaitze balditzak" legez kanpokuak dirala 
gehittu bihar detsagu. Eta hau, oin dala urte pilla batetik hona, 
jarduera gogaikarri eta osasungaitzen legedixek "indarra" dakenetik 
(gaztelerazko MINP - molestas, insalubres, nocivas y peligrosas, gaur 
egun, "Klasifikatutako Jarduerak").

Kontua da, nik be pertsona bat ezagutu nebala, aspaldi horko aire 
kalitate ona ziurtatzeko aire lagiñak pare bat kilometrotara hartzen 
zittuana, goittik jasotako aginduz, klaro. Egoeria ez da hobetu. N-634a 
bertatik pasatzia besterik ez dago airean suspentsioan dagozen soliduak 
(hautsa) larregizkoak dirala konturatzeko. Bizikletaz pasau ezkero, 
berehala ohartu zeinke, sudurrak esango detsu eta. Baiña kotxez pasatuta 
be, laiño txuriren batek harrapau ezkero izugarrixa da. Urte asko dira 
legia urratzen.

Legia ez da betetzen, eta ez da española konpetentzia hori, dalako 
"nacionalidad vasca-estatutaria" ustel horrena baiño.
Legian muga honetan hasten da politikuen "biharra". Beharra bai, 
lana...halanolakua.

Ondo izan,

Asier Arregi



Oierrek:
>  Ba dakitt berba egitteko formia 
> pizkat mafiosua dana, baiña kontua da egoera xelebre baten nagola
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to