Asko kritikau zan Iruñan Gaztelu plazan egin zebena. Alperrik izan ziranan egindako mobilizaziño guztiak. Hamen be, antzera gertau leike. Amenabar intokablia da. Bera da hainbat gauza arraroren aztian daguana. Kontuan izan Eibarko udaletxian obrian asuntua; EZ zeban Eibarko lan publiko gehixago egingo, eta haraor, Txontako makro-txantxulluan eskua sartuta. Ze ete da boteria eta dirua! leire
2007/7/6, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]>:
Lasai Oier, mafiosuak beste batzuk dira ta, nahizta "lasaixen" be, eurak dagozen. Honi guztiari harrobi horren "gogaitze balditzak" legez kanpokuak dirala gehittu bihar detsagu. Eta hau, oin dala urte pilla batetik hona, jarduera gogaikarri eta osasungaitzen legedixek "indarra" dakenetik (gaztelerazko MINP - molestas, insalubres, nocivas y peligrosas, gaur egun, "Klasifikatutako Jarduerak"). Kontua da, nik be pertsona bat ezagutu nebala, aspaldi horko aire kalitate ona ziurtatzeko aire lagiñak pare bat kilometrotara hartzen zittuana, goittik jasotako aginduz, klaro. Egoeria ez da hobetu. N-634a bertatik pasatzia besterik ez dago airean suspentsioan dagozen soliduak (hautsa) larregizkoak dirala konturatzeko. Bizikletaz pasau ezkero, berehala ohartu zeinke, sudurrak esango detsu eta. Baiña kotxez pasatuta be, laiño txuriren batek harrapau ezkero izugarrixa da. Urte asko dira legia urratzen. Legia ez da betetzen, eta ez da española konpetentzia hori, dalako "nacionalidad vasca-estatutaria" ustel horrena baiño. Legian muga honetan hasten da politikuen "biharra". Beharra bai, lana...halanolakua. Ondo izan, Asier Arregi Oierrek: > Ba dakitt berba egitteko formia > pizkat mafiosua dana, baiña kontua da egoera xelebre baten nagola > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
