Atzo, azkenean, Gorlizera joan ginen. Mundakara joatekotan... Gernikara
iritsi aurretik kartela ikusi "Mungia" eta bertara hartu genuen.
Iritsitakoan konturatu ginen Mungiak ez duela hondartzarik, eta Bakio edo
Gorlizera joan beharko ginela. Gorliz aukeratu genuen, gustatu zaigu eta
agian asteburu-pasa joango gara, Sarasuari eta beste zerrendakideei bake
pixka bat emateko.

Baina duela zenbait egun bai, Lekeitiora. Kotxez, Ipuruatik pasa ginen lagun
batzuk hartzera, eta Ermua-Trabakua bidea hartu genuen. Baina azken laguna
Barrena kalean (behekaldean) hartu izan bagenu, akaso Ondarroatik, kosta
ikusteko gogoa izanda... edo Elgoibar San Migeletik, bidea ezagutzeko
(sekula joan gabekoa nauzu). Noizbait joan naiz Ixuatik, baina hasierako
plana Arratera joatea zelako, eta bidean Ondarroara joatea erabaki
genuelako. Laneguna baldin bada, agian Ixuatik joateak merezi du, Ermua
autoz pasatzea jasanezina baita.

Ermuatik Lekeitiora ez dago autobus zerbitzurik, baina Ondarroara bai.
j.

2007/7/6, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:

Lehentxeago ikusi dut gure Mendikute Lekeitioko hondartzara joatekotan
zela atzo. Ogrosabel ere han bizi da, eta zuek oro har Lea-Artibai
dexente ibilitakoak izango zarete.

Hortaz, nire galdera; baditut lagunak Lekeition, eta behin baino
gehiagotan egiten diet bisita, baina beti zalantzan ibiltzen naiz
nondik joan:

-Eibar-Ixuatik.

-Ermua-Trabakutik.

-Elgoibar-Sanmigeletik (aurretik Azkaratetik etorrita).

-Donostiatik noanean batzuetan Ondarroatik ere bai (dela Milloitik,
dela kostatik).

Aholkurik?

x.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to