Lehentxeago ikusi dut gure Mendikute Lekeitioko hondartzara joatekotan 
zela atzo. Ogrosabel ere han bizi da, eta zuek oro har Lea-Artibai 
dexente ibilitakoak izango zarete.

Hortaz, nire galdera; baditut lagunak Lekeition, eta behin baino 
gehiagotan egiten diet bisita, baina beti zalantzan ibiltzen naiz 
nondik joan:

-Eibar-Ixuatik.

-Ermua-Trabakutik.

-Elgoibar-Sanmigeletik (aurretik Azkaratetik etorrita).

-Donostiatik noanean batzuetan Ondarroatik ere bai (dela Milloitik, 
dela kostatik).

Aholkurik?

x.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to