Umia oporretan egotian bentajak (bakarra oin arte). Etxetik berandu 
atera garala eta plazatik pasatzerakuan Olixua reziklatzen daban 
furgonetia! Existitzen da, ez da mito bat! Hillian behin etortzen omen 
da, goizeko 9etatik 13.00etara. Oin arte amari pasau behar izan detsat 
merkantzia eta gero harek ze estraperlo egin izan daban ezin esan. Baina 
gaur parez pare tokau jata. Buelta erdi hartu eta etxera olixoz betetako 
botellan bila. Entregau dot eta gainera orain pote reglamentarixua eman 
deste olixua jasotzen jarraitzeko.

Ez dakat ideiarik gero zer egiten daben olixo horrekin, baina jasotzeko 
egiten daben propaganda eskasakin etekin handirik ez detsela ateratzen 
emoten dau. Naparrua aldian ba omen dao olixo horrekin kotxerako 
erregaia egiten daban enpresa bat. Gure lehengusu batek dendan erositako 
olixua botatzen detsa zuzenian kotxiari. Gasoleua baiƱo merkiaua omen 
da, eta kotxia ibili ba omen dabil (ikusiko dogu Leire eta Ogrosabelen 
kotxiek beste irauten daban). Oin bakarrik falta da etxeko olixo 
erabilixakin ibiliko diran kotxiak asmatzia. Hori mundiala izango zan. 
Ez leuke km askotarako emango, baina behintzat etxeko olixua maizago 
aldatu eta osasuntsuago jango geneuke!

oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to