Diesel motoria martxan, abizen bereko Rudolfek asmatu zebanian, kakauete 
olixuakin jarri zan. Beraz, bai motoria eta bai landara olixuan 
erabilpen zuzena motoretan, petrolio erregaixan aurrekuak dira.

Alemanek be landara olixuak erabili zittuen gerrate mundialeko motore 
askotan.

Ondo ondo filtratu erabilittako olixua eta diesel motoria arazo barik 
dabil. Ingeniari nafar bat ezagutzen dot bolsbagen trasporter 
horretxetako bat oin dala urte askotik hona, tabernetatik jaso eta 
etxian filtratutako olixoz erabiltzen dabena. Arazorik ez. Neguan 
arrankatzeko aurre-beroketa xinple bat bakarrik bihar dau.

Bestalde, landara olixuakin gasolixuan oso antzeko likido bat lortu 
leike erreakziño kimiko errez baten bittartez ("transesterifikaziñua" 
deitzen dana), olixua alkoholakin nahastau, eta glizerina eta biodiesel 
bezela ezagutzen dan likiduak lortuz. Litro bat olixoz, litro bat 
biodiesel lortzen da (kimikoki, metil esterra).

Frijitutako olixuakin prozesu ezberdiñen bittartez biodiesela egitten 
urte t'erdi pasau nittuan laboratorixuan.

Asier Arregi

Oier Araolaza(e)k dio:
> Umia oporretan egotian bentajak (bakarra oin arte). Etxetik berandu 
> atera garala eta plazatik pasatzerakuan Olixua reziklatzen daban 
> furgonetia! Existitzen da, ez da mito bat! Hillian behin etortzen omen 
> da, goizeko 9etatik 13.00etara. Oin arte amari pasau behar izan detsat 
> merkantzia eta gero harek ze estraperlo egin izan daban ezin esan. Baina 
> gaur parez pare tokau jata. Buelta erdi hartu eta etxera olixoz betetako 
> botellan bila. Entregau dot eta gainera orain pote reglamentarixua eman 
> deste olixua jasotzen jarraitzeko.
>
> Ez dakat ideiarik gero zer egiten daben olixo horrekin, baina jasotzeko 
> egiten daben propaganda eskasakin etekin handirik ez detsela ateratzen 
> emoten dau. Naparrua aldian ba omen dao olixo horrekin kotxerako 
> erregaia egiten daban enpresa bat. Gure lehengusu batek dendan erositako 
> olixua botatzen detsa zuzenian kotxiari. Gasoleua baiño merkiaua omen 
> da, eta kotxia ibili ba omen dabil (ikusiko dogu Leire eta Ogrosabelen 
> kotxiek beste irauten daban). Oin bakarrik falta da etxeko olixo 
> erabilixakin ibiliko diran kotxiak asmatzia. Hori mundiala izango zan. 
> Ez leuke km askotarako emango, baina behintzat etxeko olixua maizago 
> aldatu eta osasuntsuago jango geneuke!
>
> oier.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> Texto añadido por Platinum 2006:
>
>  Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de 
> correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para 
> reclasificarlo: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_4597&SPAM=true
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to