Kaixo, zapatu arratsaldia haitzulo eder baten pasatu eta gero... zer hoberik 
kareharrixan gaiñian berba egittia baiño!

Batetik, Amatiño, nik neuriakin segitzen doten arren, ulertzen juat 
Prailehaitzen "kontra" dagozen hainbaten asmuak be ez dirala garbi-garbixak 
izango. Momentu honetan txamanan zuluakin alkar eginda bagabiz be, jakin egik 
horregaittik ez dotela babesten nere "burkidien" bestelako balizko 
mangante-jarrerarik, eta harek jakindakuan, salagarrixak begittandu ezkeriok, 
salatuko neukezela. Seguro nagok, gaiñera, hik gehixago dakikela honi buruz ni 
baiño.

Bestetik, Enekok diñuana hala da: gaur eguneko eraikitze-erritmuakin kanterak 
BIHAR dira. Euskalherrixan ez ba da Murtzian izango da, baiña tren 
desarrollista honen ardatzetako bat porlana da, batetik kendu eta bestetik 
ipiñi, bestela konstruktore gaixuak ¿nundik biziko dira? Gure eten bako 
hazkundia geratu ezkeriok, jente asko geratuko litzake bihar barik.

Hala eta guzti be, geratu daigun eten bako hazkunde hau.

Arrantzalien modura, bestela. 60ko hamarkadan teknologixa barrixak sartziakin 
batera hazi, hazi, hazi, irabazi, hazi, hazi, gero eta diru gehixago, 
euforixia, dirua, biharra, hazi, hazi, hazi... eta halako baten arraiña gastau. 
Danak popatik hartzera.

Jente askok hortik etaratzia bizimodua ez da atxekixa hazkunde exponentzial 
honetarako.

O.



Enekok:

Harrobiekin, energia zentralekin edo zabortegiekin gertatzen den
bezala pasatzen da: inork ez ditu nahi aldamenean, baina mundu guztiak
nahi ditu bideak, etxeak, espaloiak, eskolak, portu eskollerak,
industrialdea, parke teknologiko, AHTak, azken baserrarainoko
porlanezko pistak edo, lagun batek eskatuta lehen egunean,
bizikletentzat bide bereziak ...

eta Txina edo Indiatik torlojuak, gore-texak, alkondarak, zapatillak
edo erlojuak bai, baina harririk ezin ekarri, edo ez merke behintzat,
bestela arazoa konponduta zegoen. Zulatu dezatela mendiak Txinan edo
Afrikan, eta egingo ditugu hemen etxeak, kaleak, bideak, ...

Ez da txantxetan, Italcementi (http://www.italcementigroup.com)
multinazionala , Mañariako harrobia
(http://www.tagzania.com/paste/item/56799) edo  Añorga, Arrigorriaga,
Rezola, Olazagutia, .... -ren ugasaba da, Txinan dago, Turkian, Indian
Sri Lankan, Marruekos, Mauritania, eta beste mila tokitan. Merkeago
balitz porlana handik ekartzea, ekarriko luke.

Eibartik 10 km bueltan egongo dira gutxienez 50 harrobi txiki,
ingurua babesteko (eta errentagarriak ez zirelako izango) denak itxita
daude. Kontrolatzeko errezagoak izango dira 30 harrobi handi eta ez
1000 txiki, baina harri produkzio guztia konzentratuta geratu zen eta
Sautsi, Ipurua, Unbe, Azitaingo poligonoa edo dena delakoa egiteko
talde handiei erosi  eta handik ekarri behar.

Arazoa harrobi guztiekin dago, Atxarte, Mugarra, Santullan, ..
sekulako negargura ematen du mendiei begiratzea...

Harrobi bezala erabili omen zuten gure aurrekoek, hezi, bide, baserri
edo elizak egiteko, erromaterrek egindako galtzadak. Ondarea Harriak
txikitu hautsa (porlana) egin arte berria da, ordea.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to